Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-16 -- 1770.zenb

PLATOS SUCIOS

PLATER ZIKINAK HARRASKAN

Beñat Doxandabaratz

Arrakasta itzela izan du telesail honek Katalunian. Umore garratza eta zitala erabiliz, pisukideak diren David aberaskumea eta Lopez esatariaren gorabeherak ditu kontagai. Udazkenean ETB-2 ematekoa den egoera-komedia hau publikoa bertan dela grabatzen ari dira.

Hasia da dagoeneko"Platos sucios" telesailaren grabazioa Miramongo estudioetan. Komedia arina eta dibertigarria izango da eta, Tele 5eko "Siete vidas" telesailaren antzera, zuzenean ikusi ahal izango dute platora hurbildutako ikusleek. "Publikoa ez da telebista saio arrunt bat ikustera joango, ikuskizun entretenigarria baizik. Saioa ikustera doazen lagunak girotzeaz animatzaile bat arduratuko da. Horrela gainera, aktoreak ere bere lanaz eta errodajeaz gozatzeko aukera izango du", dio Kepa Sojo zuzendariak. Telesaila TV3-n hiru urtez segidan eman duten "Plats bruts" delakoaren egokitzapena da, Koma ekoiztetxeak egina. Izenekin batera, Kataluniako errealitatea eta hitz jokoak aldatu egin dira hemengo ukitua izan dezaten. "Sitcom" honen indargunea hala ere, gidoien baitan ez ezik, aktoreen antzezpenean ere egongo da. Antza, ez dirudi Kepa Sojok egindako casting-ak huts egingo dionik.
Telesailak David (Asier Gomez) eta Lopez (Alejandro Garrido) bi protagonistek zenbait urteren buran elkar berriro ikusten duten unea izango du abiapuntu. Pisu berbera alokatzeko asmoa dute biek eta, azkenean, zenbait gertaera surrealistaren ondoren, elkarrekin jarriko dira bizitzen. Davidek 25 urte ditu eta gurasoen kontura bizi den gazte aberaskumea da. Etxetik alde egitea erabakiko du, hori bai, aitaren kreditu txartela eta neskamea berarekin eramanez. Lola Markaida aktorea dugu, alegia, Telleria neskamea, adineko emakumea eta martxa handikoa. Lopezek, berriz, 35 urte ditu, eta irrati batean egiten du lan, zabor kontratu batekin, baina. Eraikuntza berean, goi partean dagoen egurrezko etxola batean, Esti (Leire Berrocal) bizi da, gazte hippya, oso despistatua eta bihotz onekoa. Davidek aldiz, lagun homosexuala du, Jon (Anartz Zuazua), zeinarekin antzerki eskoletara joaten den. Jon zerbitzari ari da "El Minuto" tabernan eta oso gazte jakintsua da. Azkenik, Klara Badiola eta Gorka Aginagalde Mertxe eta Ramon dira, Lopezek lan egiten duen irratiko zuzendaria eta teknikaria, hurrenez hurren.
Kepa Sojok 13 atal grabatuko ditu Euskal Telebistarentzat. Laudioko zinegileak bi film labur egin ditu orain arte: "Cien maneras de hacer pollo al chilindrón" lan saritua eta "Looking for Txentxo"

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan