Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-16 -- 1770.zenb

PORTUAK

ONDARROAREN EKONOMIA KANPOALDEKO PORTUAREN ESKE

Daniel Udalaitz

Ondarroako biztanleek Eusko Jaurlaritzaren proiektuarekiko alternatiboa den udal proposamena onetsi dute erreferendum bidez. Barruko portua berrantolatzeko eta kanpoaldeko portua eraikitzeko proiektuak 20.000 milioi pezetako aurrekontua beharko luke.

Ondarroak, Euskal Herriko arrantza porturik garrantzitsuenak, etorkizunari begiratzen dio, eta udalaren gehiengoaren proposamen bati babesa ematea erabaki du, herri erreferenduman. Erabaki horren arabera, barruko portua berrantolatu eta kanpoaldeko portu bat eraikiko litzateke, merkataritza portu bilakatzeko aukera handituz. Aipatu lanak gauzatzeko, 20.000 milioi pezeta (800 milioi libera) inguruko aurrekontua beharko litzateke. Ondarroan onartutako udal proiektua Eusko Jaurlaritzak proposatu zuenarekiko alternatiboa da. Bizkaiko herri horretan, gehiengoaren iritziz, etorkizun ekonomikoak egungo instalakuntzen berrantolatzea eta kanpoaldeko portu bat eraikitzea eskatzen du.
Hemendik aurrera, eta EAJk eta EAk proposamen honen aurkako jarrera dutela eta abstentzioa eskatu zutela kontuan izanik, ikusi egin beharko da zer jarrera hartzen duten erreferendumak aurkako aukera onartu ondoren. Ezin da ahaztu neurri horretako proiektu batek behar dituen inbertsioak aurrera ateratzeko, erakunde pribatuen eta publikoen erabateko laguntza beharko dela. Herriaren borondatea kontuan hartua izango ote da? Jasoko ote du erakundeen eta finantza arloaren laguntza? Denborak esango du.


AURREKARIAK ETA DIAGNOSIA.

Gaur egun, Ondarroako portuak 1999an Aldatutako Plan Berezia du, EAEko Gobernuak behin betikoz onetsia. Plan horrek eta aurrekoak obra garrantzitsuak burutu dituzte, herriaren eta portuaren fisonomia aldaraziz eta funtzionaltasun eta eraginkortasun handiagoa lortuz. Eskuratu ahal izan dugun udal dokumentazioaren arabera, aldaketa horren helburu nagusiak honakoak izan ziren: Egidazuko dartsena zabaldu berrira sartzeko ahoa handitzea eta taxuketa hobetzea eta Arrantzaleen Kofradiaren ondoko Alturako Lonjaren kokapena aldatzea.
Egidazuko dartsenaren kaia egokitu eta bete bitarteko lanetan, 1999ko udan, horien aurkako gizartearen kexua nabarmendu zen, eta aurkeztutako alegazioen ondorioz, oraindik ebatzi gabe daudelarik, obrak geraraziak izan ziren epaitegietako aginduz. Aldatutako Plan Bereziaren garapenak bizi duen etenaldi hau egoki gertatu da arrantzaren sektorea jasaten ari den krisialdiari irtenbide bat emateko, etorkizunerako estrategiak aztertzeko eta eztabaidatzeko, egoera horri aurre egiteko beharko liratekeen inbertsioak aztertuz.
Gauzak horrela, portuaren gaur egungo egoeraren azterketa bat egin da. Kaia gutxi dagoela ikusten da, bai lehorreratzeko eta bai zamaketarako. Halaber, indarrean dagoen Europako Araudiak eskatutako osasun eta higiene baldintzak eta kontrola bermatuko dituen Lonja baten premia nabari da. Gainera, ibilgailuentzako behar bezalako irispidearen premia ere badago, kamioien joan-etorriaren ondorioz hirigunean sortzen diren pilaketak eta egoera deserosoak saihesteko, eta behar bezalako itsas irispidea ere ezinbestekoa da, ekaitz garaietako segurtasunerako eta itsasbehera dagoenean nahiko sakonera izateko. Hondakin Uren Araztegia jardunean jartzeko premia ere nabaria da, gaur egungo kaiaren kanpoaldean beste kaia berri paralelo bat eraikiz. Azkenik, beharrezkotzat jotzen da egungo babeseko kai-muturraren kanpoaldean ere portuaren erabilera industrial eta osagarrirako azalera bat egokitzea, gaur egun horrelako baliabiderik ez dagoelako.
Premien programa hori kontuan izanik osatu zen Plan Berezia, eta haren burutzapen urratsetan sortu da azken plan aldatua. Bi antolamendu gunetan eratu da: portua bera eta kanpoaldea. Beraz, Ondarroako Portuaren Plan Bereziak taxututako programaren etorkizunerako berrantolaketa proposatu da.
Aurkeztu den antolaketa alternatiboak honako puntuak garatzen ditu: Alturako Lonjaren kokapen berria Tingloi edo Kakaleku izenez ezagutzen den lekuan, Baxurakoaren eta Alturakoaren hurbiltasunak sortzen dituen arazoei irtenbidea emateko; Hondakin Uren Araztegia Santa Klara azpian jartzea, egoki delako ur araztuak itsasoratzeko isurbidearen jarduerarako eta kokapenerako, eta Plan Bereziaren araberako kokapenak Arrigorri eta Saturraran hondartzetan izan zezakeen kaltea baztertzeko; babeserako kai-muturra eraikitzea itsasora irekiz, Itsas industrialdea babesteko proposatzen den kai-mutur paraleloaren ordez, hori etorkizunean kanpoaldeko portua egiteko oztoporik larriena bihurtuko litzatekeelako.
Proposatzen den berrantolaketa honen helburu nagusia, etorkizunean kanpoaldeko portu bat eratzea da. Portu horrek honako ezaugarriak izango lituzke: ur babestuko 10-12 hektarea inguru; beste 10-12 Ha-ko zabalgune azalera, lonja bat, Hondakin Uren Araztegia eta Itsas industrialdea egiteko, besteak beste; 1.250 metroko luzera lehorreratzeko kaietan, 6 metrotako sakonerarekin; eta itsasoko irispide bat, gaur egungoa baino sakonera handiagokoa.
Dartsenako ur babestuko gunea edozein porturen baliabide nagusia da. Proposatzen den alternatibaren estrategiaren helburua, arduradunek diotenez, Ondarroako Portuko Berrantolaketarako Plan Bereziak ur horri ematen dion garrantzia indartzera bideratzen da, gaur egungo portuak, kalitatez nahiz kantitatez, berekin dituen gabeziak osatu ahal izateko. Horri esker, hobeto eta erosoago antolatuko omen lirateke portuaren jarduera guztiak

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan