ESNE-BELARRA

  • Esne-belarrari darion esnea ozpinaz nahastu eta bertan bustitako oihalezko enplastua garatxo eta gogorrunetan gau batez jarriz gero, bertako zelulak akabatuko ditugu.

2000ko uztailaren 16an
Garatxo, maskur, ikortzirin eta gogorruneak eraitsi behar ditugu gaurkoan esne-belarraren laguntzarekin. Esne-belarra, Euphorbia helioscopia, ugaria da bide ertz, betelan eta, orokorrean, beste landare jendearentzako kaskarrak diren lurretan. Izenak dioen eran, esne itxurakoa du izerdia eta esne hau txarra, gaiztoa da guretzat, toxikoa. Ukitzen duena erre egiten du. Horrexegatik azalean sortzen ditugun garatxo eta koadrilakoen aurka erabiltzen da. Landarea moztu eta darion esnea gainean zabalduz gero, maskurra edo gogorrunea edo dena delako kozkorra osatzen duten zelulak akabatzen ditu. Esnea ozpinetan nahastu eta horrekin blaitutako oihaltxo batez egindako txaplata edo enplastua gogorrunearen gainean eduki gau osoz. Esnea jasotzeko landare mordo baten esne ttanttak ontzitxo batean bildu eta lehortzen utzi. Ura galtzean hautsa besterik ez da izango, nahi den urte garaia dela erabilgarri. Bi ohar besterik ez: bilketa egiterakoan haizerik baldin badabil gorde begiak ttanttatxoren baten erasotik, gorriak ikusteko ere zail izango duzu; bestetik, landarearekin lardaskan ibili eta gero azkar garbitu eskuak, deskuidoan ahoko zulora behatzak eramanez gero, gorriak ikusi ikusiko dituzu, baina nekez esango


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude