Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-16 -- 1770.zenb

AZKOITIA

Iosu Etxaniz

Izarraitzen magalean dagoen herri dotore hau, Azpeitiarekin edozertarako duten lehiagatik eta pilotari-harrobi amaitezina izateagatik aparte, bere Jauntxoengatik edo jauretxeengatik ere ezaguna da. Dena den, XI. mende hasierako dokumentazioan jadanik beste izen batekin ageri zen, hots, San Martin de Iraurgi izenarekin.
Hiri gisa 1324an fundatu zen, eta beste hirurekin batera "Hiri Nagusia" izaera lortu zuen. Bere garrantziaren adibide dira Korrejidorea bertan bizitzea edo Diputazioaren egoitza izatea hiru urtetik behin. 1457an dagoeneko hiriari gaur egun ezagutzen dugun izena jarri zioten.


Azkoitiko Zalduntxoak

1763-66 urteek Azkoitiko historian eta baita Araba, Bizkaia, eta Gipuzkoakoan eragin nabaria izan zuten. Urte horietan, Frantzisko Muniabe Idiakez (1723-1785) Peņafloridako Kondeak, beste kultur maila handiko noble batzuekin batera, kultur talde bat sortu zuen.
Frantziako entziklopedisten eraginez, Euskal Herrian ikerketa zientifikoak bultzatu eta euskal kultura suspertzeko asmoa zuten. Horretan oinarrituz, pixka bat geroago Euskal Herriaren Adiskideen Elkartea sortu zuten. Peņafloridako Kondea bera, noblea izateaz gain, zientzialari, idazle eta politikaria zen, eta Madrilgo Gorteetako Diputatu izan zen.
Nahiz eta Carlos III erregeak elkartea sortzeko baimena eman, honek foruak murriztu nahi izan zituenean bere kontra egin zuen. 1766an aduanak aldatu zituztenean Azkoitia (Azpeitia ere bai) matxinada garrantzitsuaren lekuko izan zen, nekazariak erabat asaldatuz.


Ikustekoak

Azkoitiko Udaletxea, herriko plazan kokatua, armarri deigarri batez nabarmentzen da. Andra Mari Jasokundeko Parrokia, San Martin Iraurgiko baselizatik datorrena, XVI.-XVII.ekoa da, gotiko estilokoa, eta bere barruan erretaula bikaina eta "Cavaille-Coll" organo aparta gordetzen ditu besteak beste.
Dorretxeen artean Baldakoa (XII.-XIII. mendekoa, Azkoitia bera baino zaharragoa) aipatuko dugu lehenbizi, hortxe bizi izan zelako San Inazioren amaren sendia.
Zubieta, Idiakezekoa edo "Etxe Beltza" (Erdi Aroko dorre bitxia; 2. Gerra Karlistan erre ostean kolore ikusgarri horrez margotu zuten), Insaustikoa (barrokoa, Peņafloridako Kondearen elkartearen egoitza), eta Floreaga Etxea ere ikustekoak dira.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan