Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-16 -- 1770.zenb

DISKOAK

GALDERARIK GABEKO ERANTZUNAK

Hyssopus
Gor
2.580 pta.
Bi urte igaro dira jada Hyssopus taldeak bere azken lana kaleratu zuela. Oraingoan beren bigarren diskoa aurkezten digute "Galderarik gabeko erantzunak". Hardcore gogorra ardatz nagusi gisa mantzetzen badute ere, azken diska hau aberatsagoa da. Atal guztiak gehiago landu dira: bai musika, bai hitzak eta baita diskaren aurkezpena ere. Hitzetan arreta berezia jarri du boskote gazteak, esanahia landuaz eta musika arloan, gitarra hotsak zaindu dituzte batez ere. Azalari dagokionez, kolorea eta nahasketa dira elemetu nagusienak; Hyssopus-ek gauzak zuzenean adierazi baino jendeak bere kabuz azter ditzan nahigo baitu

LIBURUAK

TXAKURRAREN ALABA

Xabier Mendiguren Elizegi
Elkarlanean
190 orrialde
1.450 pta.
Xabier Mendiguren Elizegi editoreak irakurtzeko ez ezik idazteko astirik ere hartzen du. Ez da asko "Nerabearen biluzia" kaleratu zuela, eta orain, udarako, beste eleberri bat dakarkigu. Teresa Mßrquez da "Txakurraren alaba", Zaragozatik Donostiara trasladatu duten guardia zibil edo polizia baten alaba. Hiri eta giro berri batera egokitzeak dakartzan arazoei, bere nortasuna ezkutuan gorde beharra eransten zaie. Hala ere, laster maiteminduko da Teresa paisaiaz eta itsasoaz, eta arrotza zaion herria ezagutzeko jakinmina piztuko zaio. Bere bihotz zabala eta isilpean ibili beharra elkarren aurka ariko dira nobela osoan, gero eta biziago, gertaeren kateak azkenean emozioz eta indarrez gainezka egiten duen arte

GUTUN AMAIGABEA

Kepa Aulestia Urrutia
Alberdania
78 orrialde
Abertzale historikoa izan zen aitonari idatzitako gutuna da Kepa Aulestiaren azken lana. Gutun postumoa, intimoa eta amaigabea. Amaigabea bai, historia ere halakoxea delako. Historia biziaren zati txiki bat eskaintzen zaigu eleberri honetan, "intrahistoria" hain zuzen ere: pasadizoetan ez ezik gertakizunek sorrarazitako gogoetetan ere oinarritzen dena. Kepa Aulestia berak ere gogoeta nagusi bat izan du oinarritzat gutuna idazteko mementoan, elkarrizketarako zailtasuna. Gaur egungo zailtasun hau geure aurrekoekin izan genuen elkarrizketa ezarekin erlazionatzen du. Irakurleek ere beren gogoetak egin ditzaten bultzatu nahi ditu idazleak, "Gutun amaigabea" iraganari eta orainari bakoitzak egin izan dizkion galderen bidez osatuaz,

NAFARROA: IRAGANA ETA GEROA

Iñaki Petxarroman
Txalaparta
168 orrialde
1.710 pta.
Badira 800 urte Gaztelako Erresumak Gipuzkoa eta Bizkaia berenaganatu zituela, 800 urte Euskal Herriko lurraldeek erakunde komunik ez dutela. Urteurrena aitzakitzat hartuta 1200. urte hartako gertakariak aztertu eta kazetaritza lana idatzi du Iñaki Petxarromanek. Nafarroaren galera historialari eta politikarien ikuspegitik, Konstituzioaren azterketa, batasunerako saiakerak, azken urteotako aldaketak... Oro har, Nafarroaren iragana ez ezik Nafarroaren oraina eta geroa ere aztertzen da aipatu lanean. Iñaki Petxarromanek, bere lehen liburu honekin, azken urteotan Nafarroako historia politikoak hartu duen norabide berria ulertzeko eta, era berean, Euskal Herriak bizi duen egoera politiko-historikoaz jabetzeko gako batzuk eskaintzen dizkigu

GAUAK GAUARI

Xabier Galarreta
Hiria
127 orrialde
Magiaren indarra da idazleak istorio honetan berreskuratzen duena. Abenturak eta ustekabeak Amazonas moduko paraje urrunak bisitatu edota telebistako heroien antzeko izan gabe ere jazo daitezkeela baieztatzen du. Gertaeren aurrean erne egon eta bizitza maitatu besterik ez da egin behar. Gainontzekoa, berez dator. Asteburuko abentura da Xabier Galarretak aurkezten diguna. Azken urteotan itzulpengintza arloan murgilduta egon den arren, ipuingintza eta narratiba ere landu ditu donostiarrak. Eta Interneten ere irakur daiteke Xabier Galarretaren zenbait lan. Izan ere, "Marjinalia Bilduma" izenekoan berrogei izenburu inguru bildu baititu sarean, horien artean "Gauak gauari" eleberriaren gaztelerazko bertsioa, "Cuando llama la noche"

hemeroteka

1769. zenbakia | 2000-07-09
1768. zenbakia | 2000-07-02
1767. zenbakia | 2000-06-25
1766. zenbakia | 2000-06-18
1765. zenbakia | 2000-06-11

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan