Zer dela eta erabaki zenuen Nafarroan 1200ean gertaturikoaren inguruko azterketa burutzea?Gertakizun garrantzitsu baten 800. urteurrena ospatu da aurten. Eta ez da gertaera historiko hutsean geratzen, gaur ere baliagarritasuna baduelako. Bizi dugun egoera politikoan haren arrastoak aurki daitezke. Horrek lan historikoa ez ezik, beste ikuspuntu zabalagoa zuen lana egiteko ere aukera ematen zuen.
Zentzu horretan, nola definituko zenuke liburua? Historia lana da, kazetari lana...?Denetarik du. Aurreneko zatia azterketa historikoa da. Bigarren eta hiruarren atalak kazetaritza arlokoak dira gehiago; elkarrizketak sartu ditut, hizkuntzak berak kazetaritza estilo handiagoa du...
Zein eragin izan zuen 1200eko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaren desanexioak gaur egungo Euskal Herrian?Egoerak oso ezberdinak dira, baina eragina garbia da. Gaur egun Hegoaldeko probintziak banatuta daude eta ez dute denak biltzen dituen instituzio komunik. Hori da gertakizun horrek (eta ondoren etorri ziren beste batzuk) utzitako arrastoetako bat. Gaur egun Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia ezagutzen ditugun moduan ezagutzen baditugu hura gertatu zelako da. Gertatu izan ez balitz beste era batekoak izango lirateke
1200ekoa konkista bezala definitu izan da, baina kontrakoa ere entzuten da Gipuzkoaren kasuan.Eztabaida zaharra da hori. Zalantzarik ez dago Gasteizkoa eta Arabako beste hainbat plazatekoa indarrez egindako konkista izan zela. Egia da, gerra amaituta Gipuzkoako agintariek gotorlekuetako giltzak eman zizkietela gaztelarrei. Baina zein kondiziotan, zein presiorekin? Ez dago agiririk indarrez ala borondatez izan zen jakin ahal izateko
GERARDO MARKULETA
Peru C. Saban
Idazle polifazetikoa: kritikari, itzultzaile eta literatur sortzaile. Ahoberotzat dute askok, batez ere pentsatzen duena esan egiten duelako, bizimodu erosoari ospa egin zionetik. Hitzez gain bere irudiak ere oso kezkatzen du, argazkietan kanutoak erretzen ateratzeak axola ez dion bezalaxe ("Nik Maria maite dut, eta ez da neska bat"). Azken hilabeteotako hiru talde-argazki ditu bereziki gogoko: 1) ETBko "Sautrela"n irakurritako liburuak komentatzen; 2) "Poesiaren alde, poesiaren kontra" errezitaldietako edozein; eta 3) Gasteizen momentu honetan elkarlan eta solasean ari den idazle lagun koadrila bat.
guztia irakurri
MIREN AGUR MEABE
Peru C. Saban
Idazle lekeitiarrak gaztetatik idatzi du, naturala zaio, poesia idaztea norberaren jarrerarekin bat baitator. "Azalaren kodea" hizkera sinbolikoa eta anbiguotasunaren askatasunean idatzitako lana da, poesia biluzia, lau kapitulutan: Oharrak, Orbainak, Tatuajeak eta Kontrazeinuak.
guztia irakurri
IŅIGO URKULLU
Xabier Letona
EAJko Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu dute berriki, alderdiko kargurik garrantzitsuenetakoa, lurralde hartan dagoelako EAJko militante eta botoemale gehien. Ibarretxeren elkarrizketa mahaia eta burujabetza izan ditugu mintzagai nagusi.
guztia irakurri