Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-09 -- 1769.zenb

LANDAREAK

TAMAINAKOA

Jakoba Errekondo

Rafflesia Sumatra eta Borneon dagoen landarea da. Oihan tropikaleko igokari baten bizkar bizi da eta lurrean ematen du 95 cm-ko diametroa izatera irits daitekeen lorea.

Bengalako Ficus erraldoiari buruzkoak hitzaspertu xelebre bat baino gehiago izateko aukera eman dit azken aldi honetan. Jeneralean "sakonegiak" omen diren artikulutxoen artean xelebrekeriek irekitzen dituzte, nonbait, irakurle batzuen atakak eta San Urlia edo Santa Berendiaren omenezko jaien sasoia puri-purian denez, okasio hauetako drogen ajea ez areagotzearren, zailtasunetan ito gabe goazen bada bidezidor horretatik.
Abarren arteko sekuoiaren 12 metroko diametroa eta Ficus-aren 21.000 metro karratuko kukuluaren ondoren gaur loretik joko dut. Sumatra eta Borneon bizi da Rafflesia. Izena hango gobernadore izandako Thomas Stamford Raffles (1781-1826) ingelesaren omenekoa du. Landare hau oihan tropikaleko igokari baten bizkar bizi da eta lurrean bertan ematen du lorea. Lurrean eman behar, 95 cm-ko diametroa izan baitezake. Euliek polinizazioa gauzatzen duten bezain pronto usteldu egiten da eta kiratsa medio gorpu-lorea deitzen diote atzerritarrek. Bertakoek, ordea, ugalkortasuna gurtzen duen "bunga patma" edo loto lorea deitzen diote. Fruitua katagorri eta tupaien gutizia denez haziak hauek zabaltzen dituztela uste da. Honenbesterainoko lorea nolaz? da galdera. Bizkarroia da, beste bati kentzen dio bazka eta energiak ahitzeko beldurrik ez, apika

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan