Astekaria

 Elkarrizketak 

"SEXUAREN GAIA FUNTSEZKOA DA, ARE GEHIAGO GAZTETAN"

Fernando Morillo "Sexu egunsentiak"en egilea da

Irudia


1769. alea
2000-07-09
alde 0    kontra 0

Hamabost-hamasei urteko gazteek sexuarekin duten harremanaren inguruan garatzen da liburu honen istorioa. Zergatik hautatu duzu gai hau?

Denetarik ibiltzen naiz frogatzen eta hala suertatu da. Hala ere, sexuarena baino gehiago zen gazte horiek adin horretan aurkitzen duten nahaspila, eta hor ezinbestekoa da sexuarekin lotzea.

Sexua "mila buruhauste eman arren deskubritzeko irrikarik handiena sortzen diguna" dela diozu liburuan. Gaztetan eta gero ere bai?

Bai, nik uste dut bizitza osoan mantentzen dela baina bereziki adin horretan sortzen dira halako buruhausteak. Gaia funtsezkoa iruditzen zait, baina adin honetan, lehendabiziko aldiz denez, are interesgarriagoa.

Oraingo gazteek aurrekoek baino modu askeagoan bizi dute sexualitatea?

Hori dirudi. Badirudi, oraingo gazteekin hitz eginda, ikuspegi askeagoak dituztela, baina gu beranduago hasi baginen ere, nahasmena nahasmena da. Orain lehenago hasten dira, baina nahasmena ez dio inork kentzen; hori gainditu beharreko arazoa da.

Idazkera aldetik, eta gazte hizkera denez, zer landu duzu gehien?

Batez ere saiatu naiz irakurterraza egiten. Elkarrizketa asko sartu dut, gazteei zuzenduta izaki, baina horrek ez dio sakontasunik kentzen. Landuta bai, baina erraztasunaren aldera joz.

Gazteei soilik zuzenduta al dago liburua?

Muga horiek aipatzen dira beti. Niri gehien gustatzen zaizkidan liburuak ustez gazteentzat direnak dira. "Printze txikia" adibidez izugarrizkoa iruditzen zait eta ez zait umeentzako liburua iruditzen, edonork irakurtzekoa baizik

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1768
 
azala1767

1769 zenbakia.
2000ko uztailaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza