Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-09 -- 1769.zenb


Espainiako Historiaren Errege Akademia pentsamendu bakarraren alde eta aniztasunaren aurka

Aspalditik bagenekien ere, beti bezain mingarri gertatu zaigu Euskal Editoreoi konstatazio bortitza: garaileek soilik dute historia kontatzeko eskubidea. Garaileek, edota, kasu honetan bezala, beren burua auskaloko ortodoxia baten zaindaritzak dutenek...
Oraingoan, "Real Academia Espaņola de la Historia" delakoa izan da ortodoxia baten alde sutsu plazaratu zaiguna: bazterkeria eta arrazakeria bultzatzen omen dute euskal eskoletan ("ikastoletan" dio Akademiak, izenaren satanizazioari eutsiz) erabiltzen diren historia liburuek, baina, noski, Euskal Herrian sortu eta argitaratzen diren horiek soilik (eta, badaezpada ere, izen eta guzti gaztigatzen digute hainbat argitaletxeren ekoizpen "ideia nazionalistetan oinarrituen" arriskuez).
Harrigarri bezain argigarri geratzen da, tamalez, Akademiaren jokaera: historiaren giltzarri ororen jabe bilakatu zaizkigu, bat batean, berez historiari buruzko ikuspegi moderno, askotarikoa, askea eta, azken finean, zientifikoa defendatu beharko luketen haiexek.
Ez daude bakarrik, nonbait, pentsamendu eta interpretazio bakarraren aldeko Torquemada berri horiek, azkar asko igo baitira haien gurdira Espainiaren ideia zehatz eta militante batetik aldez edo moldez desbideratzen denaren aurka etengabean aitzakia bila hainbat politikari.
Euskal Editoreon ustez, testu batzuk (ezezagunak, bide batez esanda, ez baitute "salatzaileek" salaketa datu zehatzez eta adibidez hornitzeko premiarik ikusi) gaitzestearen aitzakiaz, euskal hezkuntza sistema eta, ondorioz, euskal komunitate osoaren heziketa gaitasuna jarri dira zalantzan, eta ez gaude prest, noski, halakorik onartzeko.
Beraz, honako hauek adierazi nahi ditu Euskal Editoreen Elkarteak:
1. Gaitzetsi egiten dugu Espainiako Historiaren Errege Akademiaren jarrera, euskal komunitatearen aurkako erasoa baita.
2. Berrikitan eginiko adierazpen horiek oinarritzen dituen testua (halakorik balego, behintzat) ezagututakoan, datu zehatzik gabe eginiko salaketaren zertasuna aztertuko dugu, dagokion erantzun publikoa emateko.
3. Dei egiten diegu Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari, beren eskumenekoa den hezkuntza esparrua zaintzeko behar diren neurri politiko zein judizialak har ditzaten.
4. Elkarteak, bere aldetik, iraindutako editoreen izen ona babesteko bide judizialak aztertu eta, hala balegokio, abiaraziko ditu.

EUSKAL EDITOREEN ELKARTEA

hemeroteka

1768. zenbakia | 2000-07-02
1767. zenbakia | 2000-06-25
1766. zenbakia | 2000-06-18
1765. zenbakia | 2000-06-11
1764. zenbakia | 2000-06-04
1763. zenbakia | 2000-05-28
1762. zenbakia | 2000-05-21
1761. zenbakia | 2000-05-14
1760. zenbakia | 2000-04-30
1759. zenbakia | 2000-04-23

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan