Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-07-09 -- 1769.zenb

BAHEA

Enrique Villar, Espainiako Gobernu ordezkaria EAEn: "Agian kasualitatea da baina nik zera ikusten dut, kale borrokan aritzen direnen %99,9k euskarazko izena dutela; ez dakit honek eragina duen baina egia hori da, Asier eta Aitor izenak ugariak dira izenen %99,9 horretan"
Jean Luc Benhamias, Asanblea Nazionaleko diputatu berdea Frantziako Gobernuak egiten dituen entregen aurrean: "Frantziak euskal militanteak Espainaratzean elkarrizketa eta aterabide demokratikoak bilatzen lagundu ordez, gatazka gaiztotzen du".
" Historia Akademia ez da oso ezaguna eta ez da halako kontuetan sartzen. Bazkaltzeko biltzen diren lau lagun dira. Norbaitek eguneroko ogia irabazi behar dela esan diela imaginatzen dut", dio Jose Maria Lorenzo Espinola Deustuko Unibertsitatako historiagileak.
Pernando Barrena EHko parlamentariak EAJko Jose Antonio Urbiolari erantzunez: "Sanzek ezin du sinesten ez duen bake prozesu baten lidergoa eraman, bere ustez existitzen ez den gatazkaren irtenbide bila aritu ezin den bezala".

IZPIAK

Xabier Markiegik amaitu du Ararteko gisa bost urtetan egindako lana, modu bitxian gainera, EHk ezik -ez du baloraziorik egin- gainerako talde guztien goraipamena jaso baitu. PSE-EEren proposamenez atera zen duela bost urte eta, orduan bezala, euskara ez zekiela eta EAk ezezkoa eman dio orain. EAJk proposatu du, Ezker Batua eta UArekin batera, baina prozedura kontuak arrazoituz, popularrek eta sozialistek ez dute onartu. Sozialistek, halaber, Arantza Leturiondo nahi zuten Markiegiren laguntzaile gisa. Mertxe Agundez, orain arte Ararteko laguntzailea izandakoa izango da aurrerantzean Arartekoa. Irailaren 10etik 29ra arteko epea izango du Eusko Legebiltzarrak beste Ararteko bat hautatzeko, bestela bere garaian Ezker Batuak proposatutako Agundezek jarraituko du Ararteko moduan.
Jose Maria Gerenabarrena hautatu dute EAJren Araba Buru Batzarreko lehendakari, irregulartasun susmoen ondoren, kargu hautaketa bigarrenez egin eta gero. Manuel Allende beste hautagaiak baino bost boto gehiago lortu zituen (22-27).

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Rafflesia Sumatra eta Borneon dagoen landarea da. Oihan tropikaleko igokari baten bizkar bizi da eta lurrean ematen du 95 cm-ko diametroa izatera irits daitekeen lorea.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Nekatuak gaudelako edo logura dugulako egiten dugu aharrausi. Hainbat hipotesiren arabera, karbono dioxidoaren igoeraren aurrean garunak eragiten du.
guztia irakurri

TERMOMETROA


UDAL ALIANTZEN APURKETA

DURANGON, Basaurin eta Arrigorriagan EAJk apurtu du jadanik EHrekiko udal gobernua, iragarri legez. Bide berdintsua jarraituko bide da Balmasedan eta Berrizen, eta ikusi beharko da Bermeon eta Sopuertan zer gertatzen den, azken bi udal hauetan alkatetza EArena da eta. EAk, bestalde, argi adierazi du ez duela jeltzaleen bidea jarraituko eta kasuan kasuko azterketa egingo duela. Bizkaian hori gertatzen zen bitartean, Laudion EHk (alkatetza), EAJk eta EAk, udal aurrekontuak onartu zituzten.


EAJ-K EZETZ HB-REN TRANTSIZIO PROPOSAMENARI

XABIER Arzalluzek iragarria du seguruenik ezetz esango zaiola EHk egindako marko trantsizio proposamenari eta hala izango da. Ezetza batetik bestera adieraziko zaio EHri ofizialki baina ez da publiko egingo.


HAUTESKUNDEAK ETA HISTORIA

EZ da berria historia edo beste irakasgai batzuek medio ikastolak edo euskal irakaskuntza gune desberdinak Madrildik astintzen ikustea. Berriak ez diren moduan, esparru desberdinak hartuz, azken urteetan Madril aldetik gidatutako erasoak. Justizia administrazioa eta euskara, AEK, ertzaintza, ikastolak, ETB, udalekuak, Hobetuz... dozenaka kasu eta adierazpen daude, azken bi urteetan pilatutakoak, epe bat aipatzearren. Aznarrek eta Mayor Orejak argi azaldu dute beren lehentasun nagusia abertzaleak EAEko botereguneetatik kanporatzea dela, horretarako estrategia zehatza dutela eta berau egunez egun jartzen dutela indarrean.


INTXAUSPEREN PROPOSAMENA

MICHEL Intxauspe Asanblea Nazionaleko diputatu garaztarrak, Ipar Euskal Herriarentzako "prefetura partekatu" bat proposatu dio Barne Ministerioari, Parisen tokian tokiko prefeturentzako deszentralizazio formula ezberdinak ezartzen ari direnean. Intxausperen aburuz, deszentralizazio formula horiek endredo besterik ez lirateke eta Pirinio Atlantiar departamenduan "prefetura partekatua" gauzatzen hasteko, Paueko prefeturan dauden hamabi zuzendaritzetatik lau ekarri beharko lirateke Baionara. Hurrenez hurren: Ekipamendua, Nekazaritza, Lan-enplegua eta Baso zuzendaritzak.


PRESOEN ALDEKO MARTXA: NAFARROATIK GIPUZKOARA

EGURALDIAK eta Guardia Zibilak Nafarroako giroa ondo 'berotu' ondoren, Gipuzkoako herrietan sartu da presoen eskubideen aldeko martxa, uztailaren 22an Bilbora iristeko. Bilbon PPk, PSE-EEk eta EAJk atzera bota dute martxari ongi etorria emateko EHk egindako proposamena. Orain arte baino giro normalizatuagoan egin ahal izatea espero behar.


EUSKAL HERRIKO GAUZAK

JUSTIZIA administrazioen gehiegikeria ugari badago ere, bi kasu bitxi gertatu bide dira Euskal Herrian, oraindik epai zehatzik ez badago ere. Kepa Saratxaga getxotarra kartzelan da Alde Hemendik lelopean egindako manifestazio batean, guardia zibil batek egindako akusazioaren arabera bere etxe aurrean Saratxagak "errepresiorik ez", "atxilotuak askatu" eta "pikoleto entzun, pin, pan, pun" oihuak egiteagatik. Bestetik, Frederik Haranburu preso politikoaren ama, Jakesa Haranburu, datorren uztailaren 11n epaituko dute Parisen, bere semeari bisita batean 20 zl ardo pasatu izanagatik. Zigor eskaera epaiketan bertan egingo du fiskalak. Horrez gain, azken hiru hilabeteetan amak ez du semea bisitatzeko aukerarik izan.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan