Astekaria

 Erreportajea 

RADIO EUSKADI

OLGETA NON "BOULEVARD" HAN

Udari begira bere programazioa aldatu du Radio Euskadik. Hilaren 3tik hasita, "Boulevard de verano", "Al caer la tarde", "Tiempo libre" eta "Una noche de estas" dira saio berriak.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1768. alea
2000-07-02
alde 0    kontra 0

Euskal errealitatearen ildotik, pil-pilean dauden gaien jarraipena egingo da "Boulevard de Verano" goiz magazinean. Berriekin batera, herriko jaiek, kulturak eta musikak osatuko dute saioaren mamia. "Saio freskagarria egin nahi dugu" diote Iratxe Fresneda eta Javier Diaz de Lezama magazineko arduradun eta aurkezleek, "datuak oso maiz emango ditugu, hala nola: eguraldiaren iragarpena, itsasoaren egoera eta hondartza bakoitzean zein bandera duten, eta abar". Halaber, zenbait jatetxerekin zuzenean egingo dute bat. Baita euskal herritarren ohiko opor lekuekin ere.

Zati finkoak edukiko dituzte, irudimenaren bidez toki askotara bidaiatzeko aukera emango dutenak. Esaterako, Radio Euskadik atzerrian duen berri emaile bat elkarrizketatuko dute, "baina ez albistegietan lantzen diren gaien haritik, herrialde jakin horretan denen ahotan dabilen zerbait konta diezagun baizik". Gure "izarrei" eskainitako tartean bestalde, elkarrizketa bitxiak egingo ditu Javierrek, "entzuleek gure pertsonaia ospetsuen alderdi ezezaguna ezagutu dezaten".

Arratsaldean aldiz, beste bi saio abiaraziko dituzte: 19:00etatik 20:00etara turistentzako gida bat izan nahi duen "Tiempo libre" delakoa Teresa Yusteren eskutik, eta Amagoia Mendietak aurkezturiko "Al caer la tarde", 20:10etatik 21:00ak arte, zeinean jai giroko gai bat aztertuko den. Azkenik, udako gauetan Ana Agonabarraga izango dugu gidari "Una noche de estas" magazinean, konpainia egiteko ez ezik, entzuleen parte hartzea ere bultzatu nahiz

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
  • 1# | Kazetaria | 2011-11-21 19:40:27

    Gaueko kazetaria, "una noche de estas" magazinekoa ,beren abizen zuzena ana pagonabarraga da. Profesionala bikaina ¡ !. eta programa oso ona. Chapeau ana pagonabarraga ¡

azala  
azala1767
 
azala1766

1768 zenbakia.
2000ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza