Astekaria

 Elkarrizketak 

"LUXEMBURGEN TEORIA DESOROSOA DA EZKERTIARRENTZAT"

Lorea Agirre "Euskaldunon Egunkaria"ko kazetaria da

Irudia


1768. alea
2000-07-02
alde 0    kontra 0

Rosa Luxemburg politikariaz gain, Rosa emakumea jorratu duzu. Zein iturritara jo duzu?

Lan gehienetan Rosa politikaria aipatzen da. Baina Rosa beste mila gauza zen: bere garaiko kazetaritza irauli zuen, hizlari ona zen, idazle bikaina, literaturan aditua eta bera izan zen lehenengoa literatur kritika ikupegi marxistatik egiten, botanikan aditua, pintorea... Emakume hori agertzeko berak idatzita utzitako 200-300 gutun baliatu ditut. Asko Europako agintari politikoei idatzitakoak dira, baina beste asko bere bikoteari, lagunei... Bertan ikus daitezke bere zalantzak, kontraesanak eta nola iraultzaren atzetik bizi behar horrek ez zion uzten bikotearekin harreman arrunta izaten edo seme-alabak izaten. Gainera, berak idatzitako liburuak, bere inguruan egin diren ikerketak, eta bera hil eta hogei urtera bere jarraitzaile batek idatzitako biografia baliatu ditut.

Emakumea izan ez balitz berdin bizi eta hilko al zen?

Rosa emakumea zen, baina gizonezkoen munduan borrokatu zuen politikaria ere bai. Emakumea izan ez balitz berdin hilko zuten. Alemanian proletargoa inposatu nahi zuen, alderdikoek ordea atzera egin zuten beldurtuta. Sozialdemokratak boterean zeudela atxilotu eta torturatu zuten, gero Berlingo Kanale batera botaz. Egia da ordea, ezkerrak baztertutako politikaria dela, berak aldarrikatzen zuen langileen boterearen teoria desorosoa delako ezkertiarrentzat eta gainera, emakumea zelako.

Emakumeak ez du oraindik lortu lekua gune politiko eta publikoetan?

Jakina ezetz. Egunkarietan esaterako, argazkiak gizonezkoenak dira. Inoiz lau orrialdetan emakumeak agertzen badira, emakumeok ere harritu egiten gara. Tradizioa behar da, eta Rosak bide bat zabaldu zuen emakumeok politikan aritzeko

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1767
 
azala1766

1768 zenbakia.
2000ko uztailaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza