"Itacara bidean"
Goldarazenaren artikulua (ARGIA 1765. alea)irakurri berria daukadala eta EA-rengandik datorrela ezin sineztuz hona hemen zenbait burutazio.
1) Beren berbaro guztiz erasokorra : "ETA banda terrorista", "ETAren jarduera terrorista", "ETA eta HBren integrismo terroristaren planteamendua" eta abar.
2) Su-etenaren inguruko azalpenak: "ETArekin izaniko akordio ustela". Beraz onartzen du akordio bat egon dela, nahiz eta beste batzuetan ezetz esan, eta ustela izan dela. Noski, zuek eta EAJ-koek bete egin ez duzuelako usteldu da. "Ahalegin itzela" egin duzuela "ETAren jarduera terrorista amai dadin". Itzeltasun hori ez da ikusten ezta lupaz begiratuta. Itzela izan gabe ere, benetazko ahalegina egin izan bazenute bestelako emaitzak etorriko ziratekeen.
3) EA-EAJ eta besteen estrategiaz: "nazionalismo demokratikoa desagertzeko" arriskuaren gakoa ez datza "integrismo terroristaren planteamenduetatik" ez urruntzean, baizik eta PP-PSOE-RPR-PSFrenetatik. Bestela, "nazionalismo dogmatiko eta absolutista" ote da Euskal Herri osoan hauteskundeak proposatzen dituena?
4) Estatutua eta Amejoramendua hilik daudela ez du bakarrik ENAMek esaten. Hor dago ELA, esaterako, edota zure alderdiko asko eta asko.
5) Itacarantz joatea "dagoen marko politikoa hautsi gabe" ezinezkoa da. Ezin da 6 metroko hegaldia egin 3 metroko kateak lotzen zaituztelarik. Edo non demontre dago zure Itaka hori? PSOEko atakan ote?
JOSE M. ASPIUNZA. MUNDAKA (BIZKAIA)
hemeroteka
1767. zenbakia | 2000-06-25
1766. zenbakia | 2000-06-18
1765. zenbakia | 2000-06-11
1764. zenbakia | 2000-06-04
1763. zenbakia | 2000-05-28
1762. zenbakia | 2000-05-21
1761. zenbakia | 2000-05-14
1760. zenbakia | 2000-04-30
1759. zenbakia | 2000-04-23
1758. zenbakia | 2000-04-16