BERTSOLARITZA
Itziar Madina
Iparraldeko bertsolaritza goraipatua izan berri da, bere gazteen trebeziaren ondotik. Nafarroako txapela jantzi zuen Amets Arzallusen eta txikitandik laguna duen Sustrai Colinaren erranak entzunez, dudarik ez dago lore berriak ongi errotuak direla.
guztia irakurri
GORKA KNÖRR
Mikel Asurmendi
Eusko Alkartasunako Idazkari Nagusia eta Europako Legelbiltzarkidea da Gorka Knörr. Gasteiztik, Estrasburgotik nahiz Bruselatik so egiten dio Euskal Herriari. Hegazkinen hegaldien eta alderdiaren biltzarren artean atzeman dugu politiko eta kantaria.
guztia irakurri
Lorea Agirre "Euskaldunon Egunkaria"ko kazetaria da
guztia irakurri
JULIAN RETEGI
Eriz Zapirain
Honezkero egun batzuk paseak dira Eratsungo maisu handiaren berragerpenetik, eta dagoeneko jakingo duzu, irakurle, nolako maila eman zuen eta zein harrera egin zitzaion Arrasaten. Gu, aurrez, aste horretan bertan hartu gintuen Iruńeko Jolaskide gimnasioan eta urduri somatu genuen, "debut"aren zain. Ez da ez ohikoa 45 urteko zakur zaharraren ahotan beldur hitza entzutea, baina bazuela, ez zekiela gorputzak nola erantzungo zion eta duen maila ez erakusteko kezka zuela aitortu zigun. Baina, horrez gain, bere karreraz mintzatu ginen, pilotaren osasunaz, materialaz, apustuez, afizioaz. Pilotaren azken bi hamarkadetako erreferente nagusienetakoak garbi hitz egiten du, zuzen, saihesbiderik gabe. Guk ere ez genuen zale orok egiten duen galdera saihestu: non du muga? Noiz arte ikus ahal izango dugu?
guztia irakurri