Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

UMANZIA

Estepa bezala ezagutua izan da umanzelorea. Lur eskasetako basoak txaratzean ugaltzen da, eta apiril-maiatzean hainbat modutan bildu daiteke isurtzen duen ladanoa.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1767. alea
2000-06-25
alde 0    kontra 0

Estepaz galdetu zidan irratiko entzule batek aurreko batean. Larramendik estepa ospetatik datorrela diola dio Narbarteko botanikariak. Gaztelerak eta katalanak izen hau euskaratik hartu dutela idatzi du, berriz, Font i Quer botanikari katalan ospetsuak. Hartu eta guk baino gehiago erabili, batezaren pare baitarabilgu. Estepa txararen bestengusua da. Txara edo txaraska Cistus lamifolius da. Estepa Cistus jendeko beste espezie batzuei deitzen zaie, batez ere, Cistus ladaniferus-i. Lakoizketak umanzelorea eta umanzelorria izenak ere jaso ditu. Lehenean inprentako bi akats daudenaren susmoa aitatzen du eta bigarrena ematen du ontzat. Umanzelorria hitzak, jarioa duen elorria adierazten omen du. Hostoa zahartu ahala zekentzen zaio, bai, estepari eta elorri izan daiteke, baina benetako umanzia edo jarioa loretzera doazen begi-pipitten inguruan sortzen denez, umanzelorea ez ote da izen jatorrena? Lur eskasetako basoak estepatu, txaratu, egiten dira eta horrelakoetan ugaltzen da estepa edo umanzelorea. Apirila edo maiatzean loretan distilatuz edo hedez joaz biltzen da isurtzen duen ladanoa. Umanzelore artean larrean dabiltzan ahuntzen bizarrak orraztuz ere jasotzen omen zen, garai batean, baina baita kexatu ere jendea honekin egindako ukendua eta perfumearen kiratsaz!

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1766
 
azala1765

1767 zenbakia.
2000ko ekainaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza