2000-06-25 -- 1767.zenb
Duela 15.000 urte inguru, azken glaziazioaren bukaerak ekarritako itsasoko ur-mailaren igoerak, ordurarte lehorrean egondako lur-eremu zabalak ur azpian uzteaz gain, kostalde berriaren ondoan gelditu ziren ibai-zatiak itsasmareen eraginpean gelditzea eragin zuen, egungo itsasadar eta estuarioak agertu zirelarik. Itsasoko eta ibaietako urek elkar besarkatzen duten leku hauetan, bere emankortasunarengatik eta bizidunen aldetik azaltzen duen oparotasunarengatik ezaguna den ekosistema interesgarria garatzen da: padura. Denok entzun dugu noizbait, gaur egun arte mantendu dituzten padura-eremu zabalen ondorioz, Urdaibaiko itsasadarra edo Txingudi badia balio ekologiko eta natural handiko lekuak direla, baina inork gutxik daki ezaugarri berberak dituztela Donibane-Lohizune, Orio, Zumaia, Lekeitio, Plentzia edo Barbadungo itsasadarrek. Txango honetan zehar, orain arte ustekabean igaro den Plentziako itsasadarran barrena ibiliko gara, Bizkaiko paraje eder honen txoko izkutuek itsasadarren balio naturalak eta ekologikoak ezagutu eta ulertzeko aukera paregabea eskaintzen baitute.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa