Astekaria

 Erreportajea 

IŅURRATEGI & EITB 2000

ANNAPURNAK ITXARON DEZAKE

Pakistanen daude dagoeneko Felix eta Alberto anaiak. Datozen bi hilabetetan Gasherburn I (8.047 metro) eta Gasherburn II (8.035 metro) mendien gailurra jo eta jaitsiz gero, Annapurna (8.091 metro) baino ez zaie faltako zortzimila metroko 14 tontorren gaina hartzeko.

Irudia

Beņat Doxandabaratz


1767. alea
2000-06-25
alde 0    kontra 0

Iņurrategi anaiak lehenak izan dira oraingoan ere. Aurten Himalaiako zortzimila metrotik gorako mendi tontor batera igo den lehen espedizioa dira, hain zuzen, apirilaren 25eko goizaldean erdietsi zuten Manaslu gailurra (Nepal, 8.163metro). Girora moldaturik, haien ondorengo asmoa Annapurna (Nepal, 8.091 metro) igotzea zen. Hartara, Manaslu azpiratu eta egun batzuk geroago helikopteroz mendi batetik bestera joan ziren. Haatik, Annapurna mendiaren inguruko eguraldi txarraren ondorioz, "serac" lazgarriak -arroka eta izotzeko plaka handiak- erori zirelako eta bertan ziren gainerako espedizioek (EEBB, Frantzia eta Kataluniakoek) alde egin zutela ikusita, igoera ezinezkoa zela pentsatu eta etsi egin zuten. Itzulitakoan, Euskal Herrian egon diren asteotan, GI eta GII-ko abentura prestatzen aritu dira, aldez aurretik pentsatuta zuten bezalaxe. Prestaketa fisikoaz aparte, ibilbideak eta kanpamenduak zein garaieratan ezarriko dituzten zehaztu dute. Bi mendiek leku berean izango dute kanpamendu nagusia eta lehen kanpamendua, 4.000 eta 6.000 metrora, hurrenez hurren. Helburua uztailean bi gailurretara iristea da.

Gasherburn I eta Gasherburn II Baltoro glaziarrean daude, Pakistango Karakorum mendilerroan. Txinako Xinjiang lurraldearekin daude mugan, munduko mendi behatokirik ederrenaren baitan.

Iņurrategi anaien asmoa baina, ez da bide zailenetik joatea. Eguraldiaren arabera hartu beharko dituzte erabakiak, beti gertatzen den gisan. Nepaleko gailurretan egon ostean girora moldatuta iritsiko direnez, igoerak laster batean egin ahal izango dituzte. Hala ere, jakin badakite duela zenbait urtetik hona gutxitan igo ahal izan direla bi gailurrak elkarren segidan, Reinhold Messner Tiroleko mendigoizale aitzindari eta mitikoak egin zuen moduan.

Pakistanen egingo dituzten gailur hauen espedizioak arreta handiz jarraituko dituzte ETBk, Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak. ETBk zuzenean eta diferituan emango ditu une erabakiorrenen irudiak. Handik bueltan, halaber, ordubeteko saio bereziak emango dira telebistaz, igobide eta jaitsieren nondik norakoak azalduz. Asier Aranguren EITBko berriemaileak, gainera, zuzenean kontatuko du ETBn jazotako guztia, bai Pakistandik, bai etxeratutakoan

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1766
 
azala1765

1767 zenbakia.
2000ko ekainaren 25a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza