Astekaria

 Artikuluak 

OSASUNA

UMORE TXARRAK KOLESTEROLARI

Pertsonen izaerak eragin zuzena du kolesterol mailan. Honela, urduri eta estresaren menpe bizi direnen jokaerak kolesterol txarra odolean gehitzeko arrisku handiagoa sortzen du.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1766. alea
2000-06-18
alde 0    kontra 0

Pertsona haserrekorrak kolesterol-maila altuagoak edukitzeko joera dutela frogatu dute Estatu Batuetako ikerlariek.

Oraintsu amaitu berria den ikerketa batek, Estatu Batuetako Bihotz, Birika eta Odoletako Institutu Nazionalak sustatu eta diruz finantzatuak, datu berriak eskaini dizkigu pertsonen izaera zakarra odoleko kolesterol-maila altuekin lotzen dela egiaztatzeko. Izan ere, gure izaerak hein batean geneek determinatzen dutena, eta hezkuntzak eta ingurune sozialak beste alde batetik, eragin zuzena dauka kolesterol-mailan, ikerketa horrek erakusten duenez.

Duke University Medical Center-en egindako ikerketaren emaitza lehendik ere argitaratutako beste batzuen bidetik dator: pertsona suminkorrak, urduriak, lehiakorrak, edo besteenganako erasokorrak direnen portaerak LDL kolesterola (alegia kolesterol txarra) odolean gehitzeko arrisku handiagoa dakar. Beraz, haserrekorren talde horrek infartu bat jasateko arrisku handiagoa edukiko luke, berez lasaiak eta baketsuak direnek baino.

Azken urteotan Friedman eta Roseman ikertzaile iparramerikarrek A jokabide-patroia bezala definitu dute pertsona hiperaktibo horiena, beti denbora faltan dabiltzan horiena, arrisku koronarioko joera handikoa bezala. Nortasun mota hori, beti estresera bidean, berez ez da arrisku faktorea, baina bai osasunaren ikuspegitik kontuz ibili beharrekoa

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1765
 
azala1764

1766 zenbakia.
2000ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia