Astekaria

 Erreportajea 

XIBEROKO BOTZA

UDAZKENEAN ZINKA GAINEAN

Ekimen ugari antolatu du ekainean Xiberoko Botzak Maulen egoitza berria erosteko. Dirua biltzen jarraitu behar dute beraz, datorren udazkenerako lokala amaitua egon dadin.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1766. alea
2000-06-18
alde 0    kontra 0

Zinka ostatuaren lehen pisuan dagoen lokalaren berriztapen lanak heldu den udazkenerako amaiturik egotea espero dute Botzakoek. Obren burutzeko 300.000 libera inguru (7 milioi eta erdi pezeta) behar dira. Hormigoi geruza jarri ondoren, hosgabetze lanari ekinen diote eta, azkenik, tresnak ipini. Obretan hogei bat lagun ari dira laguntzen, irratiko lankideak herritarrak eta ofizialak barne direla. 90 metro karratuko egoitza euskal kultura sustatzea xede duten beste zenbait elkarteren azpian egotea lagungarri zaie.

Orora, irrati egitasmo berria abiarazteko kostua 600.000 bat liberan (15 milioi pezeta inguru) ibiliko da. Subentziorik ez dutenez, martxoan hasitako kanpainak ekitaldi hauetan du oinarri eta, horren kariaz, behar beharrezko dute ekitaldiak kutunki apailatzen jarraitzea jendea hunkitzeko asmoz. Kontu korronte bat ere irekia da horretarako.

Diru bilketaz landa haatik, aldi berean jendeak Zuberoa hobeki ezagutzeko parada ukan dezala lortu nahi da. Irratiko eledunek prentsaurrean adierazi zutenez, Hego Euskal Herrian gauzatu diren ekintzek erantzun beroa izan dute jendearengandik, hala nola, Mustraka ikusgarriak eta Ipar Hegoa ekimenak Lezo eta Seguran. Harrera ona ikusita, hil honetan kontzertu eta antzerkiak egin dira Bilboko Kafe Antzokian eta Lekeition. Hurrengo hitzordua Iparraldeko Gotañe-Irabarnen izanen da hilaren 17an sagarno gaualdia prestatu baita han. Hilaren 24an azkenik, Barkoxeko kantari nahiz dantzariek Andoainen jardungo dute

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1765
 
azala1764

1766 zenbakia.
2000ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia