Astekaria

 Erreportajea 

AUDIENTZIA EUROPAN

LEHIA PIRINIOETATIK BEHERA

Zaila da Europa aldean kate bat baino gehiago audientziaren pastela banatzeko lehian topatzea. Esate baterako, Frantzian ez dago TF1 kateari itzalik egingo dionik. Espainia, berriz, salbuespena da, lau kate pantaila kuotaren %20 inguru eskuratuz dabiltza eta.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1766. alea
2000-06-18
alde 0    kontra 0

Espainia da Europako herrialde bakarra lau kate lehia bizian dituena audientzia eskuratzeko: TVE, Tele 5, Antena 3 eta telebista autonomikoak. Azken boladan gainera, bi plataforma digital eta lurraldeko Quiero TV gehitu behar dira. Tele 5en "Anaia nagusia"ren etorrerak gainera, bazterrak harrotu ditu, orain arte lehena izan den TVEri lidergoa kenduz eta hirugarren dagoen Antena 3 krisialdian murgilaraziz.

Publizitate irabazi handiagoak dituzten arren, kate pribatuak kexu dira kate publikoek, finantziazio bikoitza edukitzean (publizitatea eta diru laguntzak), aukera handiagoa dutelako saioak aiseago erosi eta ekoizteko. Konkurrentzia zintzoagoa balitz, telebista kateen edukien maila nabarmen hobetuko litzatekeela diote adituek.

Espainian dagoen kasurik antzekoena Alemanian dugu. Bertan ez dago "prime time"n besteen gainetik gailenduko den katerik; RTL pribatua eta ARD publikoa dira ikusle gehien dituztenak, nahiz eta ez batak ez besteak ez duten pantaila kuotaren %15etik gora atxikitzen.

Gainontzean, bi kate dira nagusi herrialde bakoitzean: Frantzian TF1 da kate ikusiena, France 2k oso atzetik jarraitzen diola; Italian Rai Uno eta Canale 5 parekatuak dabiltza; Britainia Handian aldiz, ITV kate komertziala BBC baino hiru puntu gainetik dabil; Holandan RTL4 eta Ned2, eta Portugalen ostera, SIC katea RTP1 baino askoz gorago dago.

Telebista gehien ikusten duen herrialdeari dagokionez, Hungaria da zaletuena; hungariarrek batez beste 232 minutu ematen dituzte telebistari so egunero. Ondoren Grezia dator 227 minuturekin, Italia (225), Turkia (222) eta Espainia 213rekin. Gutxien ikusten dutenak berriz, austriarrak eta alemanez mintzo diren suitzarrak dira, 137 minutu baino ez. Dena den, pantaila aitzinean denbora gehien ematen dutenak mexikarrak dira, 262 minuturekin egunero. Espainian, jubilatuak dira telebista zaletuenak, batez beste 339 minutu eskaintzen diote-eta. Helduak dira hurrenak 288 minuturekin. Gurasoen etxetik kanpo bizi diren gazteek ordea, 192 minutu baizik ez dute igarotzen telebista aurrean. Seme-alaba gazteak dituzten bikoteek ere ez dute telebista etxeko altzari "kutuntzat"

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1765
 
azala1764

1766 zenbakia.
2000ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia