Astekaria

 Erreportajeak 

AUTOAK

HIRIA: LAU GURPILEN TRONU BERRITUA

Euskal Herriko hiriak -mundu osoko besteek bezala- hasiak dira kotxeak sortutako arazoak aztertzen eta hauei irtenbideak bilatzen. Kopuruen ikuspegitik aztertu dugu hemen arazoa: zenbat auto, zenbat aparkaleku, zenbat isun eta pezeta, eta zenbat minutu galtzen den hirian luxuzko biztanle hau dela-eta.

Irudia

Izaskun Jauregi


1766. alea
2000-06-18
alde 0    kontra 0

Aurtengo datuen arabera, 0,42 ibilgailu dago egun Bilbon biztanle bakoitzeko, orain bost urte 0,37 ziren bitartean. Guztira 2000ko apirilean 149.258 ibilgailu zeuden. Horietako bakoitzaren jabeak zerga bat ordaintzen du: 8 eta 12 zaldi bitarteko autoengatik 9.280 pezeta urteko, 12 eta 16 bitartekoengatik, 19.580, udaletxeak emandako datuen arabera. Kotxe kopuru handiaren ondorioz trafiko arazoak areagotzen doaz, bereziki goizeko hamaikak eta ordubiak bitartean eta arratsaldeko seiak eta zortziak bitartean. Zehazki Ernesto Erkoreka Plazan eta Riberako sarreretan gertatzen dira. Ekonomia eta Ogasun Sailetik diotenez, arazoak kaleetako lanengatik -gehienbat oinezkoentzat egokitzen ari diren kaleengatik, hala nola, Ercilla kalean eta Gran Vian- eta azkenaldian ia egunero burutzen diren manifestaldiengatik sortzen dira.

LUR AZPIAN GORDETA.

Gasteizen guztira 971 aparkaleku daude lur gainean, lur azpian berriz, 3.079 ibilgailuentzat dago lekua. Iaz 105.366 ibilgailu zeuden hirian, orain bi urte berriz, 97.886. Pertsonako 0,48 ibilgailu dago bertan eta 1,37 familia bakoitzeko. Iazko ibilgailuen kopuru osotik, 84.456 ziren autoak, 11.265 kamioiak eta 326 autobusak. Isunei dagokionez, iaz 109.570 jarri ziren Trafiko Bulegotik, horietatik 51.008 gaizki aparkatzeagatik.

Pio XIIko sarrera eta irteerek sortzen dituzte trafiko arazorik handienak Donostian. Eguerdiko hamabi eta erdiak eta ordubiak bitartean eta arratsaldeko seiak eta zortzi eta erdiak bitartean gertatzen dira kotxe ilara handienak. Udaletxeko Trafiko Ataletik diotenez, norbanakoaren kotxearen erabilera zentzugabeak eragiten ditu honelakoak. Guztira 4.011 ibilgailuentzat dago lekua lur azpiko aparkalekuetan. Horrelako aparkalekuak burutzea da egun Donostiako Udalaren joera. Horren barruan Alderdi Eder-Boulevard eta Kursaaleko aparkalekuak egin ziren. Aurreikusita daude gainera, Larratxon eta Benta Berrin aparkaleku bana egitea eta Artzai Onakoa handitzea. Hiriaren erdialdean eta Grosen gainera, 5.300 aparkaleku daude OTAko zerbitzuaren baitan. Guztira iaz 66.736 kotxe zeuden Donostian, aurreko urtean baino 1.398 gehiago. Guztira, etxebizitza bakoitzeko 0,86 auto. Diotenez gainera, aurtengo urtean 1.697tan haziko da kopuru hau.

ARAZO GUTXIAGO.

%5 handitu da azken bost urteetan kotxe kopurua Baionan. Bertan dauden 20.000 autoek gero eta arazo gehiago dute lekua aurkitzeko. 1.400entzat lekua duten hiru lur azpiko aparkaleku daude, eta laugarrena eraikitzen ari dira. San Leongoa da zirkulazio gune sensibleenetakoa, ostiraletan 60.000 ibilgailu pasa daitezke ospitalea dagoen ingurutik. Guztira, Pirinio Atlantiko ko Departamendua osorik hartuta, 0,16 kotxe daude pertsonako bertan.

Iruñean azkenik 100.000 ibilgailu daude, 0,52 biztanleko. Ez dago bertan trafiko arazo handiegirik, auto-ilarek ez baitute 20 minutu baino gehiago irauten, bertako Udalaren arabera. Urtero ordea, 60.000 bat isun jartzen dira. Iazko uztailean 649 leku dituen Carlos III aparkaleku berria sortu zen

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1765
 
azala1764

1766 zenbakia.
2000ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza