Astekaria

 Erreportajeak 

Festaren nondik-norakoak

BELDARRA ZAIN DAGO

Datorren igandea egun garrantzitua izango da Laudion. Izan ere, Araba Euskaraz 2000 jaia izango da go da Araba ipar-mendebaldeko herri horretan. Aurtengoan, Laudio Ikastola aritu da jai honen hogeigarren edizioa antolatzen, eta, hori aitzakiatzat hartuta, haren historiaz eta 1960an Errazti familiak ireki zuen Galmakako ikastolaz jardun dugu. Halaber, AEK-ko Berbots Euskaltegia, Udal Euskaltegia eta Laudioko Euskaltzaleen Batzarrearekin izan gara, Laudion euskararen egoera zein den ezagutu aldera.

Irudia

Katixa Garate


1766. alea
2000-06-18
alde 0    kontra 0

Ekainaren 18an egingo da Araba Euskaraz 2000 jaia, Laudio Ikastolaren eskutik. Arabako hizkuntza euskara dela erakusteko asmoz, hirugarren aldiz izango dugu jai erraldoi hau Laudion, Aiarako bailaran. Hezkuntza proiektua sendotzea helburu izanik, "Txikia zainduz handitu" leloari eutsiko diote.

Logoa

Aurtengo logotipoa kolore biziko beldar bat da. Beldarrak lotura estua du ikastola eta herriarekin; izan ere, bertako haurren ohiko jokoa da beldarra, ondo zainduz gero tximeleta bihurtuko dena. Xabi Gorostiaga ikasle ohia arduratu da logoa diseinatzeaz, 93ko edizioan egin zuen bezalaxe.

Leloa

"Txikia zainduz handitu" da Laudio Ikastolak aurten zabaldu nahi duen mezua. Euskara zaintzea eta zabaltzea dute helburu, helduekin hasiz eta haurrei transmitituz gure ondorengoen jakitea ziurtatzeko.

Abestia

Arabako punta-puntako musika taldeek hartu dute parte XX. Araba Euskaraz jaiaren kantan: Betagarri, Alehop!, SA, La Polla eta Danba. Talde hauetako abeslariez gain, Laudio Ikastolako lau haurrek jarri dute ahotsa. Abestiaren hitzez Beñat Mendiguren arduratu da eta musika Egoitz Uriartek sortu du, biak Laudio Ikastolako ikasle ohiak.

Spota

Araba Euskaraz iragartzen duen bideoa Laudio Ikastolan ikasle izandako Gabriel Corbellak egin du. Hogei segundotan animazioaren bitartez jaiari dagozkion alaitasun eta bizitasuna islatu ditu.

Ibilbidea

Lau guneko hiri zirkuitoa izango da Laudion igandean, ibilbide urbanoa, baina berdegunez josia. Ohikoa den legez, bertaratzen direnek ez dute aspertzeko abagunerik izango, herri kirolak, kontzertuak, erakusketak, bertsolariak eta haurrentzako jokoak izango baitira nonahi. Esate baterako, Lorelei, Sekula Santa, Txan Handia eta Koldo Amestoyren emanaldiez gozatzeko parada izango dugu.

Kulturaraba

Iazko Araba Euskaraz amaitu zenetik hamaika ekitaldi antolatu ditu Laudio Ikastolak. Alabaina, euskararekiko konpromisoa ez baita egun bakarreko afera. Laudion ez ezik, Arabako beste herri askotan ere izan dira kontzertu, hitzaldi, antzezlan eta erakusketak. Besteak beste, Kepa Junkerak, Koldo Zuazok, Kukubiltxok eta Takolo, Pirritx eta Porrotxek hartu dute parte Araba Euskarazeko kultur egitarauan.

Saltzeko materiala

Urtero legez, kamisetak, frakak, koadernoak... jarri dituzte salgai. Ekainaren 18an Laudion izango dira salmenta postuetan, dena den, aurretik erosi nahiz gero, Laudio, Amurrio eta Gasteizko egoitzetan nahiz Araba Euskarazen web orrian (www.araba-euskaraz.com) aurkituko dituzue.

Garraioa

Jaiaren antolatzaileak jende asko automobilez edo autobusez joango dela espero badute ere, trena hartzea gomendatzen dute. Izan ere, zerbitzu ugari egongo da eta tren geltokia zirkuituaren sarrera ondoan dago.

Omenaldia

Araba Euskaraz 2000k Errazti familia omendu nahi izan du. Izan ere, Euskal Herriko bigarren ikastola sortu zuen familia horrek 1960an, Laudioko Galmaka auzoan. Gainera, garai haietan hain eskasa zen ikasmateriala bizkaieraz sortu eta abesti bildumak osatu zituen

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1765
 
azala1764

1766 zenbakia.
2000ko ekainaren 18a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza