LITERATURA
Nagore Irazustabarrena
Irakurleak gero eta gutxiago diren garaietan euskal idazleak ugaltzen ari dira. Eta idazle berriek molde berriak ekarri dituzte euskal literaturara. Generoak nahasteko joera hedatzen ari da eta euskara literarioaren garapenean baliabide berriak sartzen ari dira. Edukiak ez daude jada Euskal Herriari hain loturik. 90eko hamarkadan literatur banda eta taldeetatik ateratako idazle gazteek ez dute, ordea, lotura eta erreferente garbirik. Aniztasuna da nagusi euren artean. Baina ez dira idazleak literaturan eragiten duten bakarrak. Argitaletxeek zeresanik badute eta, horrela, badirudi narratiba errentagarriaren aldeko apustuak poesia alde batera uztea ekarri duela. Irakurleek ere pisu handia dute eta egileek hor ikusten dute hutsunea. Profesionaltasunaren obsesioa gainditua dagoela dirudienean, idazleak jardun minoritario batean ari direla onartzeko garaia da.
guztia irakurri