Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-18 -- 1766.zenb

DISKOAK

AURTENGO GORAKADA 4

Gor
1.000 pta.
Aaurreko hiru urtetan egin bezala, Gor diskoetxe nafarrak "Aurtengo Gorakada" bilduma kaleratu du laugarrenez. Ohikoa legez, zigilu honekin diskoa burutu duten taldeen abesti bana jasotzen du diskoak. 2000. urte honetako bildumari Buitraker taldearen "Nik beuk erabakitzen" izenburuko abestiak ematen dio hasiera. Ondoren, Flitter, Dank, Jousilouli, La Venganza de la Abuela, Hyssopus, Su ta Gar, Leihotikan, Zea Mays, Marea eta King Putreak taldeen kantu bana dator, The Vientre-ren "Cleptomania"rekin amaitzeko. Orotara, hamabi kantu, hamabi talderen estilo anitzak islatzen dituztenak

LIBURUAK

MARMOKIÑE

Gala Aierbe eta Joxemari Iturralde
Elkarlanean
57 orrialde
825 pta.
Bere izenak dioen bezala, Marmokiñe, marmoka bat da, itsasoan pozik bizi den marmoka zintzoa, igerian dabiltzan haurrei minik egiten ez diena. Aspertzeko astirik ere ez du itsaspean kontzertuak ere antolatzen baitira. Behin, Izurgi izurdearen kontzertura joan zen Marmokiñe. Kontzertuaz gozatzen ari zela, bat-batean, arrantza-ontzi ikaragarri bat ikusi zuen hurbiltzen. Itsasora bolanta sareak bota eta beldurra nagusitu zen itsasoko biztanleen artean. Kontzertua bertan behera utzi eta Marmokiñe, Txipiroinaiz lehengusua, Antunio atuna eta Itsas Zaldien Kofradiarekin batera arazoari irtenbidea ematen saiatuko da. Joxemari Iturralde idazle tolosarrak Gala Aierbe irakaslearekin batera idatzi du istorio hau. Irudiak, aldiz, Jokin Mitxelenarenak dira

15 AÑOS DE LA LEY DEL EUSKERA...

Hainbaten artean
Eusko Ikaskuntza
71 128 orrialde
Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Legeak 15 urte bete zituenean Eusko Ikaskuntzak gaia aztertu zuen eta Riev-ek (Nazioarteko Eusko Ikaskuntzen Aldizkaria) dossier bat argitaratu du gaiaren inguruan "15 años de la Ley del Euskara en la Educación, Administración y Medios de Comunicación" titulupean. Gregorio Monrealen sarrerako testuaren ondoren, Pedro Migel Etxenikek Legearen defentsan eginiko hitzaldia jasotzen da. Edorta Cobreros eta Iñaki Agirreazkuenagak gaiaren inguruko hausnarketa egin eta gero, Mikel Zalbidek hezkuntza mundua du hizpide eta Josu Iñaki Erkorekak, ostera, administrazioaren esparrua aztertzen du. Amaitzeko, Javier Diaz Nocik Euskararen Legeak komunikabideetan izan duen eraginaz dihardu

ENE ONDARRU

Andoni Basterretxea
Auspoa
191 orrialde
1.800 pta.
Ondarroan jaio, hazi eta bizi da Andoni Basterretxea eta ederki islatu du hori liburu honetan. Bere haurtzaro eta gaztaroko kontuak ekarri ditu liburu honetara: sare konpontzaileak kantuan aritzen zirenekoa, sagardotegien inguruko gorabeherak, ahoz aho zabaltzen ziren sorginkeria kontu bitxiak, artazuritzaileen pasadizoak... gaur egungo Ondarroan, neurri batean, galdurik dagoena ekartzen du gogora Basterretxeak. Bere oroitzapenak prosan jaso ditu batzuetan liburuaren egileak, baina beste askotan bertsoa erabili du horretarako. Bertso bilduma mardula osatu du azkenerako Basterretxeak. Eta hitzei laguntzeko argazki ugari ere badago liburuan, duela 50 urte Bizkai kokostako herri arrantzale hau nolakoa zen erakutsiz

ONAN

Aitor Arana
Txalaparta
136 orrialde
1.800 pta.
Onan deritzan mutilaren nerabezaroko eta gaztaroko urteak, hamaika urtetatik hogei urte bete bitartekoak, ditu hizpide Aitor Aranak eleberri erotiko honetan. Bere osaba eta adiskide batzuk lagun dituela, poliki-poliki sexuaren mundu liluragarria ezagutuko du. Onanek askatasun osoz biziko du sexua, gizartean tabuak diren jarduera asko eta asko gauzarik naturalenak eta ohikoenak bihurtuko baitira beretzat. Hala nola, harreman homosexualak, famili arteko sexu harremanak, taldeko sexu harremanak...
Aitor Arana euskarazko lehen ipuin liburu erotikoaren (Ipuin Lizunak, 1994) egilea dugu. Haur eta gazte literatura idatzi du batez ere; oraingoan, aldiz, nerabe bati buruzko helduentzako liburu batekin datorkigu

hemeroteka

1765. zenbakia | 2000-06-11
1764. zenbakia | 2000-06-04
1763. zenbakia | 2000-05-28
1762. zenbakia | 2000-05-21

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan