Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-18 -- 1766.zenb

BAHEA

Patxi Zabaleta, EHko hautetsia: "Ez naiz proposamen subiranoaren aldekoa. Autonomia Estatutuaren eta autodeterminazioaren proposamenen aldekoa naiz. Azken hau KASen azaltzen zen proposamena da".
Xabier Arzalluz, EAJko lehendakaria: "Ea orain 'El Pais' edo 'El Correo'ko editorialek erabaki behar duten EAJri buruz, edo tertuliano batzuek, gauean entzun baitut EAJ dirulaguntza publikoetatik bizi dela eta, beraz, herritar guztiek erabaki behar zutela EAJri buruz. Hori nik entzun nuen".
Mari Carmen Hernandez, Jesus Mari Pedrosaren alarguna: "Horren muturrera heldu gara, ez dudala samur ikusten hau konpontzea; edozein modutan, hemen alde bietatik dago amore eman beharra, eta elkarrekin hitz egin beharra".
Enrique Villar, Espainiako gobernu ordezkaria EAEn: "Egin beharko genuke, baina zaila zaigu guk bilatzen ditugun hiltzaileekin elkar lanean ari den gobernu batekin zenbait datu konpartitzea. Ez dago behar adinako elkarlanik, baina akordioa gaitz izango da".

IZPIAK

Joseba Alvarez izango da aurrerantzean Euskal Herritarrok taldeko nazioarteko batzordearen arduraduna. Halaber, Pernando Barrena Europarako arduraduna izango da eta Jone Goirizelaiak Ameriketako erantzukizuna bereganatuko du.
Filipe Aramendi da heldu den martxoko kantonamenduko bozketarako Abertzaleen Batasunako hautagaietako bat. Hendaiako kantonamenduan aurkeztuko da abokatu urruņarra.
Joaquin Navarro magistratuak "Buenos dias, Euskadi" liburua plazaratu du, Euskal Herrian bizi den gatazkari buruz bere iritzia emanez. Besteak beste, su-eten garaian gertatutakoa aztertzen du eta "Espainiar patriotismo konstituzionalak" autonomietatik harantzagoko urratsik ez duela onartzen azpimarratzen du.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Belarrarentzat hezetasuna mesedegarri da. Baina esaterako, patatak, lekak eta tomateak eguzkia noiz ikusiko zain daude, eta hezetasunak gaitzen mehatxua dakar eurentzat.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Pertsonen izaerak eragin zuzena du kolesterol mailan. Honela, urduri eta estresaren menpe bizi direnen jokaerak kolesterol txarra odolean gehitzeko arrisku handiagoa sortzen du.
guztia irakurri

TERMOMETROA


PSE-EE-REN PROPOSAMENA EUSKO LEGEBILTZARREAN

OSTIRALEAN eztabaidatuko da Eusko Legebiltzarrean PSE-EEk alderdien arteko elkarrizketa mahaia osatzeko egin duen proposamena. EAJk eta EAk proposamena ondo hartu zuten berau ezagutu zenean eta, antza, sozialistek "euskal erabaki esparrua" onartzea litzateke proposamena aurrera eramateko EAJtik eskatuko litzatekeen baldintza. Duda barik, euskal politikagintzak bizi duen zurrunbiloa kontuan hartuta, orain arteko osoko bilkura bizienetakoa izan daiteke.


EAJ-REN BARNE EZTABAIDA

BURUZAGI jeltzaleek komunikabideetan egindako adierazpenak aski izan dira EAJren barruan bizi den zaparradaz jabetzeko. Norabidearekiko eztabaida bai, baina lasaitasunez bideratzen ari dela aipatu dute EAJko heledunek. Ibarretxe lehendakariak iragarritako norabide aldaketa segurutzat jotzen da eta EBBko ordezkari gorenek ere "etapa bat amaitutzat" jo dute. Oinarriak azken batzar nagusiak egindako ponentzia politikoan egongo dira, baina bide, bidaide eta moldeetan izango dira berritasunak, sozialistekiko harreman eta asmoak finkatu ahala gauzatuko bide direnak.


BATASUNA PROZESUA AURRERA

EZKER abertzalea HBren inguruan berreraikitzeko asmoa duen prozesuaren aurkezpenak aurrera doaz herriz herri, ilusio andana eta esperantza zirrikituak sortuz. Alta, argi ikusten da bizi den egoera gatazkatsuak biziki zailduko duela prozesuaren bilakaera, besteak beste, egungo gatazka armatuaren egoera gainditu arte ezker zabal eta eraginkor hori ezingo dela gauzatu pentsatzen duen jende ugari dagoelako.


GAL TALDEEN DOSIERRAK ITXIAK

LASA-ZABALA auziari buruz hitz egin du Iņigo Iruin abokatuak Baionan, Oroit eta Sala taldeak gonbidatuta. Madrilgo Entzutegi Nazionaleko fiskaltzak GALeko dosier guztiak itxi nahi dituela salatu zuen abokatuak. Iruinen iritziz, GAL auzian kondenatuak indultu bidez askatzeak, GAL eta Estatu espainiarraren arteko loturak begibistan uzten ditu. Jose Amedoren askapena da lehen adibidea.


PP AJURIA ENERA BEGIRA

EKAINAREN bigarren hamabostaldian egingo ditu PPk bere kongresu probintzialak. Helburu nagusia PPren barne egitura Eusko Jaurlaritza gidatzeko prestaketa lanetan oinarrituko da. Bizkaian hilaren 16 eta 17an bilduko dira, Gipuzkoan hilaren 24an eta Araban ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean.


IBARRETXE ETA SANZ PAUEN

PIRINIO Atlantikoetako Lan Komunitatearen bilkuran egin zuten topo Juan Jose Ibarretxe eta Miguel Sanz lehendakariek, eta elkarrekin hizketan aritu ziren bertan. Urtebete bildu gabe ziren eta azaroan, su-etenaren haustura eta gero, nafarrak bertan behera utzi zituen EAE eta Foru Komunitatearen arteko harremanak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan