Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 09:12:43
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-11 -- 1765.zenb

BAHEA

Martin McGuinness, Sinn Feineko buruzagi eta Ipar Irlandako hezkuntza ministroa: "Ezinbestekoa da hauxe sinestea: elkarrizketaren eta alaketaren bidez, arma guztiak Irlandako politikagintzatik at utz ditzakegula".
PPko Carlos Iturgaitz: "Dei diezaietela (EAJkoek) ETAko beren lagunei, haiek emango baitizkiete Buesa jauna eta bere bizkarzain Jorge Diezen erahilketaren berri zehatzak".
Jaime Mayor Oreja: "PP behin ere ez litzateke Benegasek EHrekin aurreikusten duen bilera horretan eseriko. Ezin daiteke egon biolentzia gaitsezten ez duen talde batekin".
Odon Elorza, Donostiako alkatea eta PSE-EEkoa: "EAJ, EA eta PSE-EE erdibidera itzultzen ari dira".
Jean Espilondo, Frantziako Alderdi Sozialistaren diputatua: "Aspaldian abisatu ditut herritar eta hautetsiak ez daitezen bihozberak izan abertzaleen aldarrikapen politikoen aurrean".
Nicolas Redondo Terreros: "Ez da ezer izango Konstituzioa eta Estatutotik kanpo".

IZPIAK

Esther Agirre auziperatzeko nahiko datu ez dagoela ebatsi berri du Espainiako Auzitegi Gorenak eta EHko parlamentaria ikertzen zuen txostena itzuli dio Entzutegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileari.
Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko Lehendakariak jakitera eman duenez, iazko abenduan Jaime Mayor Orejak ETAren dokumentazioan ageri zela esateko deitu zion, baina barne ministroak ez zuela informazio hau Barne Kontseilaritza Sailaren esku utzi.
Maria San Gil Donostiako zinegotzi popularra izango da Gipuzkoako PPko lehendakaritzan Ricardo Hueso ordezkatuko duena.

LANDAREAK

Jakoba Errekondo

Oilarana toki freskoetan bizi ohi da beste zuhaitz batzuren artean. Lau bat metroko zuhaixka da berau eta ematen dituen gerezitxo beltzak eta zura usaintsua ere baliagarriak dira.
guztia irakurri

OSASUNA

Jabier Agirre

Urtero 100.000 neurona inguru galtzen ditu pertsona bakoitzak. Alkoholaren gehiegizko kontsumoak ordea, prozesua azkartzen du. Hortik datoz gero, ajearen buruko minak.
guztia irakurri

TERMOMETROA


A-8AK EKAITZA EKARRI DU GIPUZKOAKO DIPUTAZIORA

GIPUZKOAKO Batzar Nagusietan 2003. urtetik aurrera A-8 autopistak bidesaririk ez izatearen eskaerak ekaitza ekarri du Diputazioko EAJ eta EAko agintarien, eta EHren artean. Eskaera PP, PSE-EE eta EHren botoekin atera zen aurrera. Roman Sudupek traizioa leporatu dio EHri, eta honek ukatu egin du. Gaia garrantzi handikoa izan arren, honen atzean dira une politikoaren goritasuna eta, funtsean, Diputazioko gobernuak EHrenganako duen menpekotasuna. Alegia, batzuetan EHk irentsi behar duela eta beste batzuetan EAJk eta EAk. A-8aren erabiltzaileengan behintzat ez da haserrerik izango, hori seguru.


EUSKO LEGEBILTZARRA: GATAZKAREN ARDATZEAN

BIOLENTZIAREN inguruko gaiak, Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna eta berau sostengatzen duten alderdi abertzaleen arteko akordioen gainean oinarritu da Eusko Legebiltzarra Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren agintaldian. Egindako 49 osoko bilkuretatik, 10etan barrik ez dira jorratu aipatutako alorrekin zerikusirik duten gaiak. Aipatutako hiru alorrei dagokienez, 23 proposizioetatik 19 oposizioak aurkeztu zituen, eta gobernuari egindako 60 galderetatik 45 lehendakariari zuzendutakoak izan dira eta beste 15 Baltzari.


ALARDEA ETA ERREFERENDUMA

HONDARRIBIKO Borja Jauregi alkateak galdaketa egitea proposatu du alardearen auzia behin betiko ebasteko. Herriak zer-nolako alardea nahi duen argitua geldituko litzateke hartara. Juana Mugarrietakoa eta Jaizkibel Konpainiako kideek, berriz, ez dute erreferenduma bidezko jotzen, emakumeak alardean partehartzea berezko eskubidea baita beren ustez. Hondarribiko alardearen jabe den Alarde Fundazioa eta aurreko bi kolektiboak negoziatzen ari izan dira alardearen auzia bideratzeko. Harremanak, ordea, uneon etenda daude.


SOLIDARIOAK "ANAIA NAGUSIAN"

PRESOEKIKO Solidarioak taldeetako kide batek Espainiako Tele5 telebista kateko "Anaia Nagusia" saioan sartzea lortu zuen eta euskal presoen aldeko aldarrikapenak egin zituen bertan. Espainiako telebista kateek eta komunikabide gehienek albistea isilarazi bazuten ere, Euskal Herrikoen artean eta bereziki Interneten izan zuen oihartzuna.


PP-KO ZINEGOTZI OHIAK PP-KO ZINEGOTZI BAT MEHATXATU DU

BERTA Abelleira PPko Ermuko zinegotzi ohiak, egun Ermuko PPko zinegotzi den Jose Maria Cordoni heriotz mehatxuak egin zizkion iragan azaroan, ETAk su-etena hautsiaz bat. Cordonek salaketa jarri ondoren eta Ertzaintzak zegokion ikerketari ekin eta gero, mehatxuak Abelleira zinegotziaren telefono mugikorretik eginak zirela argitu zen, "Ardi beltza" ikerketa aldizkariak bere azken zenbakiko erreportaje batean argitaratu duenez.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan