Astekaria

 Artikuluak 

LANDAREAK

AHANZTURAREN ONURAK

Oilarana toki freskoetan bizi ohi da beste zuhaitz batzuren artean. Lau bat metroko zuhaixka da berau eta ematen dituen gerezitxo beltzak eta zura usaintsua ere baliagarriak dira.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1765. alea
2000-06-11
alde 0    kontra 0

Kanpoarekin lotzen gaituen hedea estu korapilatuta eutsi nahi dugunok kopetilun begiratzen diogu, alferrik galtze aldera gara garatzen duen tipulari bezala, kultura eta are azkarrago kultura ezak daramaten bideari. Hedabideetan ari garenongandik hasita nabarmena da garai bateko jakintzen galera hizkuntzan. Maspila, garba, mailukia, oilarana eta abar aipatzea baino merkeagoa da, kemenez behinik behin, ingelesez aritzea.

Gereziondo baxakaren tankerakoa den Prunus mahalebi ingelesez ez dakit nola deitzen dioten, baina euskaraz izen dotorea du, oilarana. Karearrizko mendietan toki freskoetan bizi da, hurritz, haritz, urki eta abarren artean bakan. Berexia da bai oilarana eta landare gutxik bezala, ondo gustukoak ditu klima mediterraniarra eta atlantiarra nahasten diren lurraldeak. Lau bat metroko zuhaiska honen lore zuri usaintsuek ematen dituzten zentimetro bat baino txikiagoko gerezitxo beltzak baino mikatzagorik aurkitzen zaila izango duzu. Kolorante gisa erabili izan dira, artilea horitzeko batik bat.

Beta arrosa-gorrizta deigarriko zura, zurgin finenen altxorra, usaintsua da eta pipa kirtenak egiteko erabili izan da. Oilarana, bada, ahanzturaren zaku handitik ateratzeko izena eta landarea

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1764
 
azala1763

1765 zenbakia.
2000ko ekainaren 11a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia