OSASUNA

"PNEUMONIA" ETA LAN HERIOTZAK

Bronkioetako asma eta biriketako minbizia dira "pneumonia" izendapenaren barruan gaitz aipagarrienak. Pneumonia horiek dira oraindik ere lan heriotzen bigarren arrazoia.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


2000-06-04

Arraroa badirudi ere, Virgen del RocŘo ospitaleko Arnas Gaixotasunen Unitate Mediko-Kirurgikoko zuzendari Jose Castillo Gómez doktoreak esanari kasu egiten badiogu, "pneumoniak" -eta izendapen orokor horren barruan bronkioetako asma eta biriketako minbizia daude batez ere- izango lirateke oraindik ere laneko heriotzen bigarren arrazoia. Arnas gaixotasunetan aditua den Castillok deitoratu zuen zein baliabide gutxi dauzkaten enpresa eta industriek horrelako patologiak diagnostikatzeko: "Arazo larri baten aurrean gaude. Gaizki aztertua dago oraindik ere, eta osagai sozial eta ekonomiko handia du".

Laneko gaitzak izan ziren Pneumologiako IX. Nazioarteko Simposium-ak jorratu zituen gaietako bat. Sevillan bildu ziren 1.300 medikuek, espezialitatearen azken urteotako aurrerakuntzak eta erronkak aztertu zituzten. Beste gai batzuk ere jorratu ziren: gaixotasun butxatzaile kronikoaren errehabilitazioa, arnas sisteman gauzatzen den oxidazio-estresa, biriketako minbizia eta baita infekzio pneumologikoak ere, teknika terapeutiko bronkoskopiko berrienak, edo haurtzaroko asmaren berrikuntzak.

Adituek arnas patologia hauen kostua ere nabarmendu zuten: Espainian milioi eta erdi pertsona daude biriketako gaixotasun butxatzaile kronikoa dutenak eta horrek urtean 180.000 milioi pezetako kostuak eragiten ditu, alegia 150.000 pezetatik gora gaixo bakoitzeko


Argia.com 2012