Astekaria

 Erreportajea 

Haur Programazioa

KALORIA ASKO, ZERO BITAMINA

Haur programazioaren eskaintza txarra da. Hori da Eroskiren Consumer aldizkarian plazaratu azterketak agerian uzten duena. Behatutako hamaika telebista kateetatik, lau bakarrik dira proga gainditzen dutenak. ETB-1eko eskaintza, eskasa izanik ere, ez da okerrena.

Irudia

Beńat Doxandabaratz


1764. alea
2000-06-04
alde 0    kontra 0

Mundura zabaldutako leiho handia, eroso eta merkea dugu telebista. Entretenitzeko eta informatzeko tresna baliagarria da, beti ere ikusgai dagoenak errealitatea desitxuratzen ez badu, noski. Are gehiago, 4 eta 12 urte bitarteko umeentzat, bizi duten garaia funtsezkoa baita adimena eta gizarte bizitza lantzeko. Hortaz, ezin zaio garrantzirik kendu telebistak pertsonen bizitzako lehen urtetan duen eraginari, nahiz eta hainbatetan eragina zenbaterainokoa den zalantzan jarri.

Horren kariaz, Consumer-ek 103 orduko haur-programazioa (4 eta 12 urte artekoentzakoa) behatu du, hamaika telebista kate aukeratuz: TVE1, La2, Tele 5, Antena 3, Canal Plus, ETB-1, Canal 9, Canal 33, Telemadrid, Canal Sur eta TVG. Goizeko 7etatik gaueko 10ak arte, 18 saio ezberdin aztertu dira, irudi errealeko 20 telesail eta marrazki biziduneko 101, haur programazioan aditu eta psikologoekin adostutako irizpide eta metodologia jarraiki.

Emaitzak, tristeak izan dira benetan, salbuespen batzuk izan ezik, saioak txarrak dira teknikoki eta artistikoki eta, zenbaitetan, haurrentzako egokiak ez diren baloreak bultzatzen dituzte, hala nola, indarkeriari garrantzirik ez ematea edo gehiegi sartzea, sexismoa, kontsumismo konpultsiboa, eta abar. Hagitz gutxi dira gustu ona, sormena, adimena eta sentsibilitatea lantzen duten saioak, baloreak erakusten dituztenak, esaterako, elkartasuna, askatasuna, berdintasuna, ingurumenarekiko ardura eta tolerantzia. Halaxe, 11 kateen batez bestekoa ez da gainditura heltzen; 4 dira bakarrik azterketa gainditu dutenak: TVE1, La2, eta bi kate autonomiko, Kataluniako Canal 33 eta Valentziako Canal 9. Suspentso biribila dutenen artean, Tele 5, Antena 3 eta Telemadrid ditugu. Hurrengo Canal Sur eta TVG datoz. Horiek baino hobexeagoak eta ozta-ozta proba gainditzen dutenak: ETB1 eta Canal +. Halaber, eman ohi diren saioak (Tele 5eko "Club Disney" edo Antena 3ko "Megatrix") ez dira benetako telebista programak, "edukigailu zakuak" baizik, non pixka bat denetik anabasan sartzen duten: marrazki bizidunak, telesailak, lehiaketak, musika ... Hori gutxi balitz, publizitate ugari sartzen dute bai saioa hasi aurretik, baita tartean ere.

POKÉMONEN ONDORIOAK.

Marrazki bizidunen artean "Tom & Jerry", "Mickey Mouse" eta "Pantera Rosa" dira gomendagarrienak. Kaskarrenak aldiz, orain hain modan dagoen "Pokémon", "Pesadillas" eta "Power Rangers" ditugu. "Pokémon"en adibidez, haurrek bi identifikazio eredu dituzte: Pokémon-ak eta horien jabeak, eta bien artean bat aukeratu behar. Azkenean, jabeak guraso eta irakasleekin lotzen dituzte. Ondorioz, horrek izua sorraraz dezake haurrengan. Pokémonen arteko borrokak eta haurrek helduen gustua egiteko dituzten lehiak parekatzeak kalte egin diezaieke.

Hartara, haurrentzako telebistak, helduentzakoak bezalaxe, jasotzen dituen kritikak ongi merezita dituela ikusi da: sentimenduetara baino emozio instintiboetara jotzen duelako, errealitatea desitxuratuz, errazkeriara joz, eta hizkera pobretuz. Haur programazioa hain gutxi zaintzeak bestalde, aditzera ematen du telebista kateek ez dutela interes handirik umeengan duten entzulerian eta, larriagoa dena, saioak behar bezala taxutzeko ez dutela haur psikologian edo pedagogian aditurik

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1763
 
azala1762

1764 zenbakia.
2000ko ekainaren 04a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia