KAMERA DIGITALA
Oraindik beldurtzeko moduko salneurriak dituzte. Kaxkarrenak 50.000 pezeta balio ditu eta bost milioikoak eros daitezke. Poliki-poliki prezioek beherantz egingo dute eta erabiltzaile motek analogikoen edo digitalen artean aukeratu beharko dute.
Argazkilaritzan azken urteotan iraultza batean barneratzen ari garela esan daiteke. Internet eta azken teknologien bultzadak lagundurik kamera digitalek gero eta presentzia nabarmenagoa dute merkatuan eta badira ohiko kamera analogikoen ordezkapena iragarri dutenak. Irudigintzan etorkizuna karreterik -eta, horrenbestez, errebelatzerik- eza deitzen omen da, ordenagailuaren pantaila eta ez papera, posta elektronikoa eta ez posta arrunta, azken finean, "begiratu baina ez ukitu" moduko irudiak.
Beste batzuk eszeptikoagoak dira, batez ere -agian horrexegatik- orain arte argazkigintzan profesional izan direnak. Hauen iritziz "iraultza" ez da hainbesterako, eta kalitate zein erabileraren aldetik orain arte erabilitako makinek beti erakutsiko dute hauek berriok baino kalitate eta fidagarritasun handiagoa. Guk alde bateko zein besteko informazioa bildu eta hona hemen atera ahal izan ditugun ondorio batzuk.
ZER DIRA KAMERA DIGITALAK.
NOLA FUNTZIONATZEN DUTE.
Kameren muina CCD (Charged-Coupled Device edota Zama-Elkartze Eragingailua) izeneko zelula fotosentikorra da, hau da, datorkion argiari erreakzionatzen dion eta erreakzio hori formatu digitalera (0-1, hutsak-batak) itzultzeko gai den transistore-multzoa. Noski, gero eta transistore gehiago bildu zelulan kalitate hobea eskainiko du. Beste alde batetik, kontuan hartu behar da hiru mota daudela, argi gorri, urdin eta berdeari sentikorrak zaizkionak, hots, oinarrizko koloreei. Hiru koloreok CCD berean edo hiru CCD independentetan nahasten dira, kameraren arabera, azken kasuan kalitatea askoz hobea dela.
Azkenik, irudia sortu ostean, kameraren beste txip batek imajinaren datuak gordetzen ditu, gero programa informatikoak zabal dezakeen JPEG motako formatu ezagunean, esaterako.
ABANTAILAK.
BADU DESABANTAILARIK?
Oraindik ere prezio-kalitate harremana asko hobetu beharra dute ekoizleek. Kalitateari dagokionez, orain arte behintzat gama bereko ohiko kamera baten eta digital baten arteko diferentzia itzelezkoa izan da, ohikoen mesedetan. Beste modu batera esatearren, gama erdiko kamera reflex batekin (100.000-200.000 pezeta edo 8.000 libera balio ditzakeen Nikon batekin, adibidez) atera ditzakegun argazkiak ateratzeko, milioi batetik hiru milioira iritsi daitekeen gama profesionaleko kamera digitala beharko genuke. Hau guztia irudia paperean ikusi nahi badugu, noski, gure asmoa ordenagailuaren pantailan soilik lan egitea bada digitalen kalitate-maila nahikoa delako.
NORENTZAKO ETA ZERTARAKO DIRA.
OHIKO KAMERAK ORDEZKATUKO DITUZTE?
Beste alde batetik, kontuan hartu behar da "betiko" kameraren azken produktua paperean ala diapositiban ikusteko pentsatua dagoela, eta bestea, berriz, ordenagailu baten pantailan, beraz argazkiak egiteko moduaz gain, hauek erakusteko ohitura ere aldatu beharko litzateke eta ez dago oso argi gure oporretako irudiak lagunei, kalean baino, gure etxeko ordenagailuan erakutsi nahiago izango ote dizkiegun. Dena den, orain dela bospasei urte inork ere ez zuen iragarriko Internetek ere gure bizitzan izango zuen eta duen eragina, eta etorkizuna Internetaren bidetik badator, argazkilaritzaren etorkizuna ere Interneti zuzendurikoa izan daiteke, hots, digitala.
BOST MILIOIKO GUTIZIA.
GASTU GEHIAGO.
Artikuluan aipatu ditugun salneurri eta kalitate-mailaren inguruan mugitzen diren lau kamera aipatuko ditugu, duela gutxi merkaturatu direnak. Kalitateari dagokionez eta ohiko kamerekin konparatzeko lagundu asmoz, kontuan izan hauxe: 10 x 15 zentimetroko paperezko kopia batek, kamera trinko (ez reflex) eta 35 mm.-ko film arrunt batez egina, 2-3 milioi puntu edo pixeleko bereizketa edo erresoluzioa erakusten du (gero eta puntu gehiago gero eta kalitate hobeagoa).
- Kodak DC-290-ak 2,3 milioi pixeleko CCDa dakar eta erabilera-aukera handiak, eskuzkoa, programatua eta automatikoa. Gainera filtroak jar dakizkioke eta berezko flash-az gain beste bat jartzeko aukera du. Bere salneurria 165.000 pezetakoa da.
- Nikon Coolpix 950-a ere aurrekoaren eta ondorengoen modukoa da, eta nahiz eta bere CCDa pixka bat xumeagoa izan, 2,1 milioi pixel, berehala agertuko den Coolpix 990-ak gainditu egingo du. Salneurria 198.000 pezeta.
- Sony Cyber Shot DSC-S70-ari dagokionez, bere kalitate-prezio harremana hobea da, CCDak 3,3 milioi pixeletara iristeaz gain, salneurria ere ez delako larregikoa, 192.000 pezeta, alegia.
- Azkenik, lau modeloen artean indartsuena Fujifilm FinePix 4700-Zoom da, bere CCDa 4,3 milioi pixeleko argazkiak egiteko gai baita eta gainera, bere prezioa ere gama honetan ezin hobeto kokatzen delako: 175.000 pezeta
![]() |
|
||||
1764 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa