2000-06-04 -- 1764.zenb
Euskal Herriko kostaldea itsaslabarrak eratzen dituzten harriez osatuta dago batez ere. Itsaslabar hauen oinarrietan hondartza txikiak sortzen dira eta soilik Bizkaiko Golkoan amaitzen diren ibaien itsasadar estuek hausten dute itsaslabarren lerroa. Hala ere, euskal kostaldeak eredu orokor honetatik at gelditzen den zati txiki bat dauka, Miarritzeko San Martin lurmuturretik Atturri ibaiaren bokaleraino luzatzen den kostalde zatia, hain zuzen ere. Landetako kostalde hareatsuaren jarraipena den kostalde zati hau haizeak eratu eta mugitzen dituen itsasbazterreko dunez osatuta egoteagatik bereizten denez, Euskal Herriko kostalde labartsuaren aldean, salbuespen interesgarria da. Angeluko Txiberta eta Blancpignon auzoetatik igarotzen den txango honetan euskal kostaldeko txoko berezi honen balio naturalak eta hauengan gizakiak eragin dituen kalteak eta eraldaketak ezagutzeko aukera izango duzue.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa