Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-11-21 09:36:32
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-04 -- 1764.zenb

Tantoa

Tantoa

Orain ia 19 urte, banago Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegian, eta hor datorkit amerikar mutil gazte, luze, ilegorrixka, intelektual itxurako bat. Euskaraz hasi zitzaidan. Esan zidan Michael Morris zuela izena; ezagutzen zuela Euskal Herria, eta aspaldidanik ari zela euskara ikasten. Jakitun zen euskararen egoera diglosiko negargarriaz, eta bota zidan euskaldunok espainiera edo frantsesa ez, baizik ingelesa hartu behar genuela bigarren hizkuntzatzat. Haren ametsa: euskara-ingelesa ingelesa-euskara hiztegi on bat egitea. Hasia zuen, ordurako. Hala ezagutu genuen elkar.
Jakintsu ez ezik, jatorra ere bazen. Elkarrekin jarri ginen bizitzen. Orduan ezagutu nuen sakonago: unibertsitateko ikasle zen; bi karrera ari zen ikasten, lan eginez, ikasketak pagatzeko. Hiztegia egiteari sekula utzi gabe, haatik. Handik laster, Michael Euskal Herrira itzuli zen, Maiterekin ezkontzeko. Ordutik, anaia baten pareko daukat Mikel. Hizkuntzen munduan sartu nintzen ni ere. Aldi batez, gainera, haren Hiztegian aritu nintzen. Azkenean, osatu zuen hura, ia 20 urte kostarik. Baina berak dio oraindik hobea egin nahi duela; areago, beste bost bat hiztegi egin nahi dituela, euskara munduko hizkuntza nagusiekin uztartzeko.
Orain arte, Mikel bere kasa aritu da, laguntzarik gabe; bere izerdiz eta sosez atera ditu "Euskara-Ingelesa" eta "Ingelesa-Euskara" hiztegi biak. Ez da makala! Egia esan, euskarari oso noizean behin agertzen zaizkio hain laguntzaile baliotsuak. Ez dezagun alferrik gal. Eman diezazkiogun behar dituen bitartekoak, eta ari dadila lasai lanean, guk hari eman halako ehun bihurtuko digu berak eta

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan