Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-04 -- 1764.zenb


Bideak zabalduz (eta II)

Zoritxarrez, moral bikoitzak gizarteko estamentu gehienetan hartutako indarra oso handia da. Kontraesanak eta koherentzi ezarako joerak nagusitzen ari direla ikusten dugu, horrek dakarren ezinegona eta frustrazioarekin. Era honetan, askotan konturatzen gara euskararen alde mintzo garela, baina ekintzen eta erabilpenaren bitartez erdara indartzen dugula, eta horren ondorioz euskara oraindik gehiago zapaltzen dugula. Elkarrizketarako bideen alde egiten dugu, baina kontrola eta zentsura bideak ziurtatuz. Biolentziaren aurka mintzatzen gara, baina min handiagoa egiten duen biolentzia psikikoa praktikatzen dugu... Eta horrela luzaroan jarrai genezake.
Onartzea zail egiten bazaigu ere, hainbeste sakralizatu ditugun ikastoletan ere horrelakoak gertatzen ari dira. Ez gara ohartzen, ordea, denon artean prestatzen ari garen koktel honek eztanda egingo duela lehenago edo beranduago konponbiderik jartzen ez badiogu.
Irakurri ahal izan dugu, ikastolen aurkako ekintzek ez dutela proporzionaltasunik. Agian horrela izango da, eta kasu guztiak ezin dira inolaz ere berdinak izan, baina zer egin dezakegu arazoaren oinarrira joan nahian ate guztiak trankaz itxita aurkitzen baditugu? Ateak botatzen saiatzea zilegi ote da?
Axular Lizeoan daukagun auzian bide egokia hartzeko gai izango garela uste dugu, eta jaso ditugun kaskarreko eta belarrondokoak hitz bihurtuko direla.
Ikastoletan gertatzen ari diren ikasle zein irakasleen kaleratzeak, manifak, pintadak, kotxe erreak... ez ditugu gogoko, baina ziur gaude marketing eta kalitate kanpaina batekin ez dela ezer konponduko, hautsak ate atzera pasatu besterik.

AXULAR LIZEOKO GURASO TALDE BAT

hemeroteka

1763. zenbakia | 2000-05-28
1762. zenbakia | 2000-05-21
1761. zenbakia | 2000-05-14
1760. zenbakia | 2000-04-30
1759. zenbakia | 2000-04-23
1758. zenbakia | 2000-04-16
1757. zenbakia | 2000-04-09
1756. zenbakia | 2000-04-02
1755. zenbakia | 2000-03-26
1754. zenbakia | 2000-03-19

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan