ARRAKALA IRRATIA
Beņat Doxandabaratz
Lekeitioko irrati librea lokal batetik aireratzen da orain, kultur etxeko obrek iraun bitartean. Gazteek egina eta haiei zuzendua egonda ere, jende helduagoak parte hartzea nahi dute.
guztia irakurri
BERTSOLARITZA
Estitxu Eizagirre
Hogei urte bete ditu Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketak. Perretxikoak bezala ateratzen diren bertsolari gazteen lehen plaza izan ohi da. Ekainera begira, aurtengo finala eta festa berezi bat dauzkagu zain...
guztia irakurri
KAMERA DIGITALA
Iosu Etxaniz
Oraindik beldurtzeko moduko salneurriak dituzte. Kaxkarrenak 50.000 pezeta balio ditu eta bost milioikoak eros daitezke. Poliki-poliki prezioek beherantz egingo dute eta erabiltzaile motek analogikoen edo digitalen artean aukeratu beharko dute.
guztia irakurri
EITB-Ko IRUDI BERRIA
Beņat Doxandabaratz
Zimurrez betea zegoen txantxangorriari "lifting"a egin diote garai berrietara egokitzeko. Hala ere, EITBren 18. urteurrena dela eta, irudi aldaketa atarikoa baino ez da. Sormenari leihoa irekiz, Internet web orria eta Amerikarako katea izango dira lehen nobedadeak.
guztia irakurri
Bizkaiko Manexak
Nagore Irazustabarrena
Ekainaren lehenetik 4ra bitarte, Bizkaiko Udaberriko Euskal Jaiak burutuko dira Bilbon. Euskal Jai hau Bizkaiko Manexak elkarte berriak antolatutako lehen ekitaldia besterik ez da. Bizkaian euskal kulturak behar duen tokia har dezan sortutako elkartea da hau.
guztia irakurri
PRESOAK
Mikel Asurmendi
Hil honen 22tik 27ra bitarte presoen eskubideen defentsan hainbat mobilizazio burutu zen Euskal Herrian. PP-UPNeko egoitzen aurreko konzentrazioei greba instituzionalek segitu zieten. Donostian izandako manifestazioak itxi zuen astebeteko ekimena.
guztia irakurri
Haur Programazioa
Beņat Doxandabaratz
Haur programazioaren eskaintza txarra da. Hori da Eroskiren Consumer aldizkarian plazaratu azterketak agerian uzten duena. Behatutako hamaika telebista kateetatik, lau bakarrik dira proga gainditzen dutenak. ETB-1eko eskaintza, eskasa izanik ere, ez da okerrena.
guztia irakurri
UNTZIGINTZA
Daniel Udalaitz
Sestaoko La Navaleko langileak enplegu erregulazio-espedientea jasaten ari diren bitartean, bertako instalazioak eraberritzeko inbertsio plan bati ekin zaio. Bilboko Portua handitzeak, bestalde, lan gehiago eragingo du.
guztia irakurri