Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-06-04 -- 1764.zenb

JOSUNE ARIZTONDO

Xabier Letona

Lakuatik Bilboko Sabin Etxerainoko jauzia egin du aurten, otsailean, gobernu erantzukizunetatik alderdia gidatzekoetara. Egungo politikaren zurrunbiloaz gain, euskara, hezkuntza eta emakumearekin lotutako zenbait puntu jorratu ditugu elkarrizketan zehar.
guztia irakurri

XABIER ETXANIZ ROJO

Nagore Irazustabarrena

AEK-ko irakasle trintxerpearraren lehen liburua da "Begiak itxi eta kitto", lehenago hainbat ipuin lehiketatan saritua izan bada ere. Liburuak biltzen dituen zazpi ipuinez jardun dugu berarekin eta hauek darien umore beltzaz, giro urbanoaz eta tabakoaz.
guztia irakurri

ALBERTO BARANDIARAN

Nondik nora otu zitzaizun honelako istorioari buruzko liburua idaztea?
Iaz Ernest Hemingwayren jaiotzaren ehungarren urteurrena ospatzen zela-eta "Euskaldunon Egunkaria"n idatzi behar izan nuen. Horren haritik Hemingwayrekin harremana izandako hainbat pertsona ezagutu nuen. Kuban izan zen garaian bera ezagutu zuten euskaldunak topatu nituen: "Jai Alai"ko pilotariak, 36ko gerran erbesteratuak... Inoiz kontatu gabeko istorioa aurkitu nuen: Hemingwayk euskaldunokin eta Euskal Herriarekin izan zuen harremana. Gainera, irlako euskaldunak batuz Hemingwayk nazien aurkako kontraespioitza sarea sortu zuela jakin nuen eta hori baliatu dut istoriorako.

Zein iturrietara jo duzu?
Ikerketa luzea egin dut, Hemingwayren bizitzako azken urtea ezagutzen baitugu gehienbat. Batetik bera ezagutu eta oraindik bizirik dauden pertsona bakan batzuekin hitz egin dut, eta Kubako erbesteratuen senideekin. Baliatu ditut baita ere eskutitzak eta berari buruzko liburuak.

Gertaerak horrela jazo ziren edo zure irudimenak izan du lekua?
Kontatzen dudana gertatu zen, nola ez dakit, han egon zirenak ez baitaude bizirik. Beraz, istorioa girotzen saiatu naiz. Helburua ez da biografia akademikoa egitea, baizik eta irakurlea erakartzea beste Hemingway bat ezagutu dezan. Hemingway ez baitzen izan bakarrik San Ferminak eta zezenak.

Zergatik ez dugu ezagutzen beste alderdi hori?
Beti esaten da euskaldunok ez dugula kontatu gure historia. Hemingway ezaguna da 1953an Nobel Saria irabazi zuenetik. Baina horren aurretik hamar aldiz izan zen gutxienez Euskal Herrian. Eta hori kontatu gabe zegoen

Mikel Morris

Beņat Doxandabaratz

"Vasco"a ez den euskaldun petoa dugu Mikel Morris. Coloradoko Boulder hirian jaioa duela 43 urte, hizkuntzalari gisa egin du bere ibilbidea. Umetan Angolan bizitakoa, Francoren azken urtean Iruņeara gaztelera ikastera etorri eta orduan entzun zuen euskara lehen aldikotz. Liluratua, bere kasa ikasteari ekin zion. Zarautzen finkatu eta Morris ingelestegia zabaldu zuen. Egun, han bizi da Maite emaztea eta Joanes Edward, Garikoitz Lee eta Amaia Lynn seme-alabekin. Duela gutxi, eta gogor borrokatuta, bere "Euskara-Ingelesa / English-Basque" hiztegiak argia ikusi du. Egun, doktoregoa egiten ari da unibertsitatean itzulpengintza klaseak emateko, hamaika hizkuntza daki-eta. Ingelesa, euskara, portugaldarra, gaztelera, frantsesa, afrikaans, eta alemaniera gutxi balira, orain, txinarrarekin dabil lardaskan.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan