HIESA
Josu Imanol Unanueri 80ko hamarkadaren erdialdean bi urtez baino ez zela biziko esan zioten, Afrikan makinista zebilenean sexu harremanen bidez, hiesaren birusa, kutsatu ostean. Duela 12 urte, lagun batzuekin batera, Txo Hiesa taldea sortu zuen Bermeon.
Nahiz eta inongo botikarik ez hartu, dagoeneko 41 urte bete dituen bermeotar hau lanean gogor hasi eta bizitzari intentsitate osoz lotu zitzaion, "nik ez dakidalako (nahiz eta azken 14 urtetan ezer ez eduki) bihar bertan zerbait hartu eta 'seko' geratuko ote naizen".
Txo Hiesan, nahiz eta denak bolondresak izan, profesionalekin batera lan egiten duzue, hau da, mediku, psikologo eta abarrekin.
Gizarteak berak ere gaixotasunarekin bizitzen ikasi du ala "euren errua da" moduko jarrerak nagusi izaten jarraitzen du?
Gizartearen orokortasunetik pixka bat aldenduta, eta gehiago zehaztuz, nolakoa da seropositibo baten lagun, familia edota bikotearen jarrera gaixotasunari aurre egin behar dionean?
Hortik aurrera baduzu zure bizitza birkonpontzeko aukera, bikote edota lagun berriak aurkitzeko; zure itxura aldatzen ez den bitartean, noski, bestela askoz zailagoa delako. Bikote berria seropositiboa denean harremana errazagoa eta hobea da; bestela, bikotea ondo prestatu beharra dago.
Horrez gain, gure arteko harremanek abantaila garrantzitsua dute, gu egunez egun bizi garelako, bizitza bere intentsitate osoan bizi dugulako, eta, ondorioz, gure arteko erlazioak ere oso intentsoak direlako; dena oraintxe bertan egin, eman eta jasotzen dugulako.
Zein da gaur egun gaixoek jasotzen duten tratamendu mediku eta farmakologikoa, eta tratamenduon bitartez norainoko toxikotasuna jasan behar izaten da?
Dena den, egun funtzionatzen duena tratamendu anitza edo "koktela" da: protokolo bati jarraiki botika batekin hasi eta honek eraginik ez duenean -kontuan izan behar da birusa mutantea dela eta aldatzen joaten dela- beste batekin hasi, behin eta berriz. Botikok ordea, oso gogorrak dira, gorputzaren barnean zein kanpoaldean eragin nabarmena dute, eta pertsona bakoitzak bat edo beste hartu behar du, bakoitzaren gorputzaren arabera.
Hau guztiaren eraginez, gero eta kutsatu gehiagoren jarrera zera da, botikarik ez hartzea; batetik, sendatu sendatzen ez dutelako, bakarrik bizirauten jarraitzeko balio dutelako, eta bestetik beren bizitza maila, nahiz eta laburragoa izateko arriskua izan, hobetzen delako.
24 pilula egunean, hiru unetan banatuak, hartu ondoren ordubete jan gabe, egunean hiru bat litro ur edan behar, elikatzeko orduan gauza batzuk hartu ditzakezu eta beste batzuk ez, gorputzean eta burmuinean eragin izugarriak dituzte... Asko ez gaude hortik pasatzeko prest. Nik ezagutzen dut botiken eraginez elbarri, itsu eta abar dagoen jenderik. Eta zera pentsatzen duzu, bizitza luzatu, zertarako? Horrela bizitzeko? Bizitzari lotzen gatzaizkio, horrek ematen digulako ilusio eta itxaropena, baina ez edozeren truke.
Orduan, botikok zergatik funtzionatzen dute? Hainbeste eta hain ezberdinak hartuz gero, baten batek derrigorrez funtzionatu behar duelako ala medikuek errezetatzen dutena egokiena dela dakitelako?
Guk alde batetik kristoren presioa egiten diegu gobernu eta enpresa farmazeutikoei, beti eskatzen ari gara, eta orduan, frogak egin orduko botikak merkatura ateratzen dira, hor dirutza handia mugitzen delako. Horrenbestez, askotan medikuak ez du botika berria ezagutzen eta protokoloa jarraitu besterik ez du egiten. Batzuetan medikuek guregana jotzen dute informazio eta aholku bila, ez dakitelako zer egin eta guk informazio eguneratuagoa dugulako. Eta ni ez naiz medikua, ni mekanikoa naiz. Baina hemen jendeak ezagutzen du bere gorputza eta badaki zer hartu eta zer ez.
Egiatzat jotzen duzu enpresa farmazeutikoekiko dagoen ustea, hau da, errentagarriagoa zaiela botika horiek ekoiztu eta gaixoak bizirik mantendu, eta ez beren indarra txerto eraginkor bat sortzean kontzentratzea?
Dena den, Afrikan ezin baduzu 13 pezetako kondoirik banatu, nola banatuko duzu txerto garestia? Kontsumitzaile potentziala Afrikan dago, eta afrikarrek ezin dute ordaindu, beraz enpresei ez zaie gehiegi interesatzen. Gainera, afrikar askoren defentsak ahulak dira, aspirina bat eman eta hil egiten dira, beraz horretan ere oso kontuz ibili behar da
![]() |
|
||||
1763 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa