Astekaria

 Erreportajea 

ZINEMA TELEBISTAN

EUROPA AMERIKAR EURIPEAN

Datozen urteotan, Estatu Batuetako filmak izango dira nagusi telebistan, europar filmen kaltetan noski. Ematekotan, europar zinema ordu txikitan izaten da, nahiz eta batzuek tiradizoa baduten. Hori da Europako Ikus-entzunezko Behatokiak plazaratu txostenak dioena.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1763. alea
2000-05-28
alde 0    kontra 0

Ameskeriak baino ez dira orain hain modan dauden telesailak. Egia da ikus-entzunezko industria lanean jarri dutela, lehen hain gailen ziren esatutabatuar telesailei itzala eginez. Egoera orokorra haatik, oso bestelakoa da; merkatuak berak erregulatu dezala eskaintza eta eskaria diote programatzaileek. Baina jakina, europar ekoizpenei babesa eman ezean amerikanizazioa erabatekoa izateko bidean da. Kezka hori aipatu txostenean uzten da agerian, Europar filmen emisio eta audientzia zenbakiak 72 kate ezberdinetan 1996tik 1998ra bitarte aztertu ondoren. Hala, Frantziako film emanaldien 1.222 ordu ezer gutxi dira Alemanian daudenen ondoan, alegia, ia 13.000. Estatu Batuetako filmak ageri dira lehen postuetan, nahiz eta kuota horiek herrialdez herrialde aldatuz doazen; adibidez, Frantzian %23,9 baino ez diren bitartean, Espainian %73,3ra heltzen dira. Berezko filmek bestalde, garrantzi handiagoa dute bai Italian (%34,5) bai Frantzian (%39,6). Bertakoak ez diren beste Europar filmen emisioa aldiz, askoz baxuagoa da: gutxien (%9tik behera) Britainia Handian eta gehien Alemanian (%30). Espainian esaterako, 1.567 film europar eskaini ziren, Frantzian emandakoen gainetik, hain zuzen. Txostenaren arabera, arakatu diren 15 merkatuak hirutan bana daitezke. Lehena, Belgica, Frantzia, Alemania eta Italia, non irekiak dauden europar zine berriaren aurrean. Austria, Dinamarca, Finlandia, Grezia eta Irlandan berriz, axolagabekeria da nagusi. Hirugarrena erdibidean dago azaldu bi taldeen artean, Espainia, Britainia Handia eta Portugalek osatua.

Orobat, aztertu diren 72 kate horien baitan, egiaztatu da 20etan ez zutela Europako film arrakastatsu bat bera ere eman. "Trainspotting" eta "Il postino" ("Postaria eta Pablo Neruda") izan ziren harrera onena ukan zuten filmak, zortzi merkatutan 12 emanaldira helduz. Are arrakasta handiagoa izango du Roberto Benigni-ren "Bizitza ederra da" filmak telebistan ematen denean. Tamalez, programatzaileak (ETBkoak barne) sinetsita daude Europar filmak "prime time"n jarriz gero, audientzia desagertu egingo dela tiradizorik ez dutelako. Ikusmolde hertsi hori aldatzen ez den bitartean, amerikar euripean segitu beharko

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1762
 
azala1761

1763 zenbakia.
2000ko maiatzaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza