Astekaria

 Erreportajea 

XIBEROKO BOTZA

EGOITZA BERRIA HEGOARI BEGIRA

"Lokal berri, hats berri" goiburupean Xiberoko Botzaren diru bilketa Hegoaldera heldu da egoitza berria erosteko. Udalak, enpresak eta Eusko Jaurlaritza hunkitzea espero dute.

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1763. alea
2000-05-28
alde 0    kontra 0

Mauleko kale nagusian ehun metro karratuko egoitzaren erosteko behar dute dirua. Hain zuzen, eraikin horrek Zuberoako hainbat kultur eta kirol elkarte biltzen du bere baitan, baita kontzertuak antolatzeko gunea, musikarientzako errepetizio gelak, biltegia eta taberna bat ere. Lan baldintzei dagokienez, egoitza berrian langile bakoitzak bere lekua edukiko luke, 3 kazetariek nola 2 animatzaileek.

Sortu zenetik,1982an, hasierako asmoak atxiki ditu Botzak, hots, Euskarari eguneroko hatsa ematea, mintzaleku bat eraikitzea eta Zuberoako berri emate zabalago bat ziurtatzea, beti ere beste kulturekiko harremanak bultzatuz. Halaxe, Zuberoa euskal lurraldetasunaren baitan kokatzen dela jakinki, 1997an Ipar Euskal Herriko hiru irrati libreen artean Euskal Irratiak egitura eratu zuten elkarlan estuago bat abiarazteko. Egun, 4 orduko programazio bateratua eskaintzen du. Arazoak haatik, hor segitzen du: euskara kinka larrian da Iparraldean, baina nola egongo litzateke euskal irratien lan eskergarik gabe? Desagertzetik gertu ziur aski.

Orain, amaitu berri den lehen fasearen azterketan murgilduta daude, egindako hutsak bigarren ekinaldian errepika ez daitezen. Hain zuzen, jendearen erantzuna ez da espero bezain ona izaten ari. Kanpainak oihartzuna ukan duen arren, ez dute jendea hunkitzea lortu Botzari laguntza eman diezaion. Orain arte jaso laguntza aminiak animazioaren bidez jin dira. Bigarren ekinaldian kanpaina Hegoaldera zabalduko da Herriko etxeei, Eusko Jaurlaritzari eta Hegoaldeko beste hainbat erakunderi haien sustengua eskateko. Horri lotua, 15.000 triptiko banatu dituzte Hego Euskal Herriko zenbait herritan, irratiaren egoera azalduz eta egitekoak diren ekitaldien berri emanez. Maiatzaren 27an esaterako, Baionako Sagardo Eguna dela eta, irratiak sagardotegi bat apailatuko du. Dirua biltzeko hurrengo ekimena ekainaren 10ean izanen da Lekieition kantaldi baten bitartez

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1762
 
azala1761

1763 zenbakia.
2000ko maiatzaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza