Aurpegia
Alazne Ostolazak Albistegi eta kolaboratzaileen ardura du Arrasate Irratian.
guztia irakurri
DISKOAK
EMAKUME INTERES-GARRIAK
Lau Behi
Oihuka
2.055 pta.Bi aldaketa nagusi ditu Lau Behiren hirugarren diskoak: batetik, gitarra joleak taldea utzi ondoren, Mikel Azpirozek hartu duela orain bere gain teklatuaren eta gitarraren ardura. Laukotetik hirukotera igaro direla, alegia. Horrez gain, estilo aldetik, rock and rollari ekin diote. Disko honetan emakumeak, ligeak, desioak, nahiak aipatzen dira, guztiak freskotasun handiarekin. Dantza egiteko lan aproposa egin dute oraingoan.
Diskoarekin batera, "Ez dakit" kantuarekin CD-ROM bat sortu dute, Honek kantuak moldatzeko aukera eskaintzen du. Dagoeneko, hiru sari jaso ditu lan interaktiboak
LIBURUAK
ARANTZA ETA LARROSA
Tomas Gerrikagoitia
Sendoa
295 orrialdeUrtebete baino gehiago behar izan zuen Tomas Gerrikagoitiak honako liburua idazteko. 1986ko irailean hasita, bertan bere bizitzaren gorabeherak jaso zituen, aldi berean, bizitako garaiaren berri emanez. Berak zioenez, Ameriketan bizi zen alabak eskatu zion biografia burutzea eta laurogei urte betetzera zihoala ekin zion lan honi. Ez zuen ordea, bizirik zegoen artean lana argitaratuta ikusi, 1997an zendu baitzen.
Gerrikagoitia Bizkaiko Bolibar herrian jaio zen 1909. urtean. Sorlekuari jarraiki, lana bizkaieraz dago idatzia. Egileak berak "Nere bizitzaren oroitzapenak" izenburua jarri zion arren, Sendoak liburuan zehar bizpahiru alditan aipatzen den "Gure bizitza arantza eta larrosa da" esaldia erabili nahi izan du
NIETZSCHEREN INGURUAN...
Roman Garate
Deustuko Unibertsitatea
613 orrialdeEtikari buruz bi lan burutu ditu Roman Garatek "Nietzscheren inguruan: gizakia (duintasuna)-Jaungoikoa" idatzi aurretik. Lehen bietan etikaren nondikoa eta etika eta askatasunaren arteko harremana jorratu zituen. Orain, zertarakoaz, gizakiak aske jokatuz burutu behar duen helburuaz, etikaren edukiaz mintzatu da. Horretarako, Nietzsche hartu du hizlari nagusitzat, beste arrazoi batzuren artean, bera delako morala bizitzaren arazo orokorrak bezala bizi duena, Jaungoikoa bizitzako galdera nagusitzat aitortu duena eta aldi berean, "Jainkoa hil da!" berriaren emailea. Guztira honen mila eta bostehun pasartetik gora itzuli ditu. Solasaldirako Platon, K. Marx, Orwel, A. Machado, Camus eta beste hainbaten hitzak ere hartu ditu kontuan
ENBEITATARRAK II
Jon Enbeita
Sendoa
155 orrialde
950 pta.Urrentxindorra da Enbeitatarren senideko bigarren kontakizun honen protagonista. Kepa Enbeita zituen berez izen-abizenak, baina bere urrezko ahots eta urrezko bihotzaren ondorioz deitzen omen zioten "Euskadiko Urretxindorra". 1878.urtean Muxikako Usparitxa auzoko Jeuri baserrian jaioa, bataio eguna zen berarentzat benetazko jaiotze eguna.
Hogeita hamabost ataletan banatua, jaio zen egun beretik zendu zeneraino bizitako pasarte esanguratsuenak bildu ditu Jon Enbeitak: eskolan bizitakoak, ezkontza, euskararekiko sentimenduak, irakurtzeko zaletasuna, minak... Bertan jaso dira baita ere berak egin eta abestutako hainbat bertso, bere idazkeraren lekuko den eskutitza eta baita bizitzako gertakizunak ilustratzeko baliagarri diren marrazkiak ere
A ZER GAUPASA!
M.A. Mintegi Larraza
Ibaizabal
142 orrialde
900 pta.Ikasturtea bukatu eta ondo pasatzeko asmoz joango dira kontakizuneko sei protagonista gazteak kostaldeko herri batera. Bertan festak dira eta motxila bizkar gainean dutela iritsiko dira hango kanpinera. Gaupasa egiteko asmoarekin joan dira eta liburuaren orrietan horixe da kontatzen dena: gau bat. Hala ere, abentura bitxiek beteko dituzte gaueko ordu horiek. Gazteen maitasuna, lagunen arteko ezinikusiak, rock kontzertuak... aipatzeaz gain, istorioak arazo larriagora eramango gaitu: droga mundura, hain zuzen.
Ez da Miguel Angel Mintegik idatzi duen lehen abentura liburua, "Coca-cola Erdi Aroan" lanean ere horixe baitzen nagusi. Orain ordea, egungo gaia jorratu du eta aldi berean, gazteak, gauaren lilurak bezala, erakarriko dituena