Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-05-21 -- 1762.zenb

MEXIKOKO OZEANO PAZIFIKOAN EUSKALDUNAK ITSAS DORTOKEN ATZETIK

Joan den urrian Euskal Herriko talde bat, ia denak biologoak, Ozeano Pazifiko mexikarrerantz abiatu ginen abentura berri batean murgiltzeko asmoz. Bertan itsas dortoken kontserbazio eta errekuperazioarekin erlazionaturiko proiektu zientifikoan parte hartzeko aukera izan genuen. Zehazki proiektu honen helburua, laud dortokaren populazio errutzailearen estimazioa eta Mexikoko Ozeano Pazifikoan bere banaketa ezagutzea zen.
Proiektu honen inguruan, Ozeano Bareko kostaldean zehar hiru kanpamendu antolatu ziren. Euskal Herritik abiatutakooi Gerrero estatuko "Tierra Colorada" hondartza egokitu zitzaigun. Lan taldea, nazionalitate ezberdineko adiskideekin osatu genuen, aukera bikaina elkartruke kulturalerako, batez ere gastronomiari dagokionez. Euskal plater goxoak pikantez gainezka eskaini behar izan genituen.
Hilabete batzutan hondartza ingurunea gure etxe bihurtu zen, hondarra zen gure ohea eta padurak gure bainulekuak. Bizilagun berezi xamarrak izan genituen: eskorpioiak, iguanak eta nola ez, dortokatxoak. Denborapasarako tarte gehiegirik ez genuen izan ordea, lan baldintzak gogorrak ziren, 27 kilometrotako hondartza guztia kontrolatu behar baitzen. Hondartza luze honetan mugitzeko, hondarretara egokitutako moto bereziak genituen. Batez ere gauez egiten genuen lan, orduan ateratzen baitira itsas dortokak errutera. Itsas dortoka ikusi orduko materiala prestatu eta lanean hasten ginen. Lehenik, dortokaren egoera orokorra (M.Z.1) aztertu behar zen (zauririk bazuen, lanpernarik itsatsita ba ote zuen...) , biometriak burutu, marka metalikoak ezarri, eta mikrotxip bat ere injektatzen zitzaion (identifikazio zenbaki batekin kodifikatua). Fotoidentifikazioa deritzana ere burutzen zen; ezaugarri berezia da laud dortoketan buru gainean duten orban arroxa, aleak identifikatzeko balio duena. Horregatik orbanari argazkia ateratzen zitzaion.
Azkenik, dortokak ezarritako arrautzak jaso eta babestutako mintegi batean ezartzen ziren. Laguntza honi esker dortokatxoek jaiotzeko aukera handiak zituzten. Babesik gabe arriskua handia da, bertako giza komunitateek elikagai preziatutzat baitituzte arrautzak eta arrautzei etekin ekonomikoa ateratzen diete. Bestalde, Peter Dutton eta Scott Eckert goi mailako biologoak ezagutzeko aukera izan genuen. Biak itsas dortokei erradiotransmisore garestiak ezartzera hurbildu ziren Mexikoko Ozeano Barera. Doktore hauek itsas dortokaren inguruan hamaika artikulu idatzi dute

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan