Hamarrekoa
Hamarrekoa
ENRIQUE URBIZU
"Lagun mina, ongi ulertzen dut zer nahi duen. Ezagutzen dudan zinegile zintzoenetakoa"
JUANMA BAJO ULLOA"Kemen izugarria du, filmaketan pilak jartzen dizkio lantalde osoari"
HERTZAINAK"Euskal Herriko talderik onena. Irudimena erabiltzen jakitea izan zen gure sekretua"
PASCAL GAIGNE"Lagun ona eta musikari ausarta, esperimentatzea gustukoa duelako. Arriskatu gabe sormenik ez dagoela ulertzen duen horietakoa"
RY COODER"Arimara iristen da bere musikarekin. Berak egiten duena egin nahiko nuke, munduko jende ezberdinarekin jo ulermen hori lortuz"
MONTXO ARMENDARIZ"Adoretsua eta, guztiaren gainetik, sentibera. Askatasuna ematen dizu"
ALBERTO IGLESIAS"Konposagile arras originala, Estatukoen artean pertsonalena eta errazen bereiz daitekeena"
FRANCISCO LOMBARDI"Gizatasuna du, nahiz eta hotza dirudien. Jakintsua, oso ondo ulertzen du gizakion muina, alderdi onak eta ez hain onak"
MARIANO BARROSO"Giza lege handikoa eta eskuzabala. Bere filmetan bera nolakoa den argi eta garbi ikusten duzu"
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.