Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-05-21 -- 1762.zenb

GAILURREAN BIZITZEAREN AUSARDIA

Toloņoko mendietan gailurrerian bizi diren landare eta animaliak muturreko baldintzetara egokituriko bizidunak dira. Neguan, mendi puntan egiten duen hotzarekin elurpeko babesa estimatzen dute, baina behin baino gehiagotan haize zakarrak elurra ere ukatu egiten die. Udan aldiz, ez dago hemen egiten duen beroarekin itoko ez denik. Urri da lurra eta are urriago euria, gainera egiten duen apurra berehala doa harkaitzen zirrikituetan zehar. Denak du bere alderdi ona eta harkaitzetako zartadura hauetan pilatzen diren hauts partikuletatik eratzen dira lehen lur geruzak.
Zenbait intsektu eta landare berezi soilik ausartzen da hemen bizitzen. Intsektuek hala ere errazago dute hemen agertzea, batez ere neguan maldan behera egin eta gordelekuren bat topatu dezaketelako. Landareak ere saiatzen dira alde egiten eta batzuen irtenbidea garbia da: garai faboragarrian jaio, bizi eta hiltzen dira. Landare gehienak aldiz hemen irauten dute urte osoan zehar. Gehienek haizea dela-eta, kuxin forma hartzen dute honek sortzen duen deshidratazioa eta hotza murrizteko. Matematikoek dakiten moduan borobila da bolumen batek izan lezakeen azalerarik minimoena. Baloiaren propietate hau oso ezaguna da landareen artean eta haize zakarraren tenperatura desatseginekin izan beharreko kontaktua murriztea lortzen dute kuxin forma hartuz. Ur falta ere ohiko arazoa izaten denez, landareak gorputzean zehar ura metatzeko joera du. Hosto zukutsuak izaten dira gehienetan ur gordelekuak. Esate baterako, Sedum generoko espezie ugarik ditu horrelako hostoak. Kutikula iragazkaitz eta gogorrak barnean duten ura mantentzen laguntzen die.
Harkaitzetako zartaduretan eratzen diren lur geruza minimoak ere ez dira landarerik gabe gelditzen eta Saxifraga generoko loreek sustrai luzeen bidez lortzen dute berau kolonizatzea. Txangoa egin eta gailurrez gailur zoaztenean ohar zaitezte bertako landereetaz eta pentsa beti hor bizi beharko bazenute

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan