Astekaria

 Erreportajea 

FIBROSI KISTIKOA SENDATUKO DA?

Asko aurreratu den arren, oraindik fibrosi kistikoaren sendaketa partziala bakarrik lortu da. Terapia genetikoan sakonduta ordea, posible izango omen da betiko sendaketa lortzea.

Jabier Agirre

Jabier Agirre


1762. alea
2000-05-21
alde 0    kontra 0

Fibrosi kistikoaren inguruan antolatu den V. Batzar Nazionalaren antolatzaileetako bat izan den Jose MarĜa Nadal doktoreak iragarri duenez, aurrerakuntza berriei esker eta terapia genetikoarekin egindako saiakuntzak eskaintzen duten itxaropenaren bidetik, fibrosi kistikoa agian sendatzeko moduan egongo ginateke, behin betiko, 10 urte baino lehenagoko epean.

Murtzian burutu zen gaitz honi buruzko Batzarraren batzorde antolatzaileko presidentea zen J.M. Nadalek ekitaldiaren inaugurazio gisa eskainitako hitzaldiaren izenburua horixe izan da: "Fibrosi Kistikoa: eguneratzea". Espezialista honek azaldu zuen bezala, gaitzaren tratamendurik eraginkorrena, eta gaur egun fibrosi kistikoarentzako irtenbide behin betikoa ekar dezakeena, itxura guztien arabera, terapia genetikoa da. Terapeutika modu horrekin egindako saiakuntzek sendaketa partziala dakarte oraingoz, baina teknikak aurrera egin ahala, eta oraindik ere konpondu gabeko puntu ilun batzuk argitu bezain pronto, sendaketa behin betikoa izango dela pentsa daiteke.

Nadalek gogoratu zuen bezala, ikaragarri aurreratu da azken aldi honetan pazienteen bizi-itxaropenean eta baita berauen bizi kalitatean ere: gaur egun gaitza jasaten duten pertsonen batez besteko adina 12,6 urtekoa da, duela urte batzuk 4 urtera ere iristen ez zen bitartean. Horregatik, gaur egun "ez da gaixotasun pediatrikoa soilik"

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1761
 
azala1760

1762 zenbakia.
2000ko maiatzaren 21a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

İ 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza