Astekaria

 Elkarrizketak 

"EUSKAL KONTZIENTZIARIK EZ DUTENEN INDARRA NAGUSI DA"

Irudia


1762. alea
2000-05-21
alde 0    kontra 0

Lamindegiko lamiak" aurtengo Donostia Hiria saria irabazi duen antzerki lan hau idazterakoan, zein izan da bertako tramaren benetazko jatorria?

Lehenik eta behin, Agatha Christieren "Hamar beltzak" liburuaren trama hartu dut oinarritzat. Bertan, leienda baten arabera, hamar pertsona hiltzen ziren. Ideia interesantea iruditu zitzaidan, nik azaldu nahi nuena adierazteko: Iparraldeko euskalduntasunaren egoera tristea salatzeko. Horretarako, euskalduntasunaren azken hamar ordezkariak desagertarazi ditut: pilota mundukoa, bertsoen mundukoa... Sinbolo moduan hartu dut ildo hori eta era berean, komedia poliziakoa bihurtu nahi izan dut antzerki lana.

Iparraldeko eskualduntasunarekiko hain ezkor zara benetan...

Bai. Euskaltzale amorratu, enamoratu eta langile ainitz dago. Baina errealitatean, guk egiten dugun saiakeraren aurrean deus egiten ez dutenen indarra nagusi da. Euskal kontzientziarik ez dutenen indarra da nagusi.

Nondik datoz pertsonaien izen "komiko" antzeko horiek?

Izen bakoitzak du lotura euskal kulturaren protagonista izandakoekin. Aita Aritzabelar euskaltzainaren izena esaterako, euskalgintzaren munduan aritutako makina bat aitetatik sortu dut. Eta horri gehitu diot ondoren Aritxelharren jatorria. Xalbattin bertsolariaren izena Xalbador eta Mattinena batuta bururatu zait. Eta hitz jokoak ere egin ditut Maixan Lumaederren izena bezalakoak.

Ba al duzu lana hemendik gutxira taularatzeko asmorik?

Seguru aski, uda igaro ondoren, Xirrixti-Mirrixti antzerki taldean hasiko gara hau antolatzen, eta heldu den urterako estreinatu nahiko genuke

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1761
 
azala1760

1762 zenbakia.
2000ko maiatzaren 21a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza