DOMOTIKA
Mundu osoko arkitektoek etorkizuneko etxebizitza diseinatzearekin amesten dute. Hartara, egungo etxeetatik asko aldentzen diren proiektu imaginaezinak aurkeztu dituzte. Begiratu bat eman nahi?
Etxearen barrualdeak izango duen itxuraz jardun gara, zer nolako aparailuak izango ditugun, zein funtzio beteko dituzten... baina kanpoko itxura ere berezia izango da oso, urte askoren buruan sumatuko bada ere. Japonian, esate baterako, Taisei enpresak 4.000 metroko luzera duen etxe baten maketa aurkeztu du eta, era berean, enpresa hau Shimuzu Corporation-ekin lehian da lehenengo lurpeko hiria Japonian eraikitzeko, Alice City proiektuaren baitan. Proiektu izugarri hauetatik lau etxe mota aukeratu ditugu, arkitekturaren joeren berri izan dezazuen.
ETXE MUGIKORRAK.
Europan ez dirudi oso arrakastatsua izango denik, lurraren jabetza arautzen duten legeak zorrotzagoak baitira. Horren parekoak lirateke kanpina, jabetza anitza edo itsasontziak.
KOMUNA MODERNOAK.
Gazteak etxetik berandu alde egiteak eta "squatter"okupa mugimenduaren gorakadak etxebizitza mota berria ekar dezake. Errentagarria izan dadin, zerbitzuak erdibanatzean legoke gakoa. Bizileku indibiduala txikitzen da, hoteleko gelen antzekoa delarik, eta sukaldea, garbitegia eta jangela handitzen dira, denek erabil ahal ditzaten. Familia bat ere bizi daiteke bertan, halaber, lagunak, artistak, gazteak edo adinduak. Alokairu sistemaren bitartez funtzionatuko lukete.
LURPEKO ETXEAK.
HIRIKO LEIZEAK.
![]() |
|
||||
1762 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa