Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-05-21 -- 1762.zenb

JOSE EUGENIO AZPIROZ

Mikel Asurmendi

Jose Eugenio Azpirozek hirugarren legealdia hasi berria du Madrilgo Parlamentuan. Gipuzkoako PPko diputatua da. Elkarrizketa hau, Jose Luis Lopez de Lacalle hila izan aurretik burutu zen Donostiako Partidu Popularraren egoitza babestuan.
guztia irakurri

Lamindegiko lamiak" aurtengo Donostia Hiria saria irabazi duen antzerki lan hau idazterakoan, zein izan da bertako tramaren benetazko jatorria?
Lehenik eta behin, Agatha Christieren "Hamar beltzak" liburuaren trama hartu dut oinarritzat. Bertan, leienda baten arabera, hamar pertsona hiltzen ziren. Ideia interesantea iruditu zitzaidan, nik azaldu nahi nuena adierazteko: Iparraldeko euskalduntasunaren egoera tristea salatzeko. Horretarako, euskalduntasunaren azken hamar ordezkariak desagertarazi ditut: pilota mundukoa, bertsoen mundukoa... Sinbolo moduan hartu dut ildo hori eta era berean, komedia poliziakoa bihurtu nahi izan dut antzerki lana.

Iparraldeko eskualduntasunarekiko hain ezkor zara benetan...
Bai. Euskaltzale amorratu, enamoratu eta langile ainitz dago. Baina errealitatean, guk egiten dugun saiakeraren aurrean deus egiten ez dutenen indarra nagusi da. Euskal kontzientziarik ez dutenen indarra da nagusi.

Nondik datoz pertsonaien izen "komiko" antzeko horiek?
Izen bakoitzak du lotura euskal kulturaren protagonista izandakoekin. Aita Aritzabelar euskaltzainaren izena esaterako, euskalgintzaren munduan aritutako makina bat aitetatik sortu dut. Eta horri gehitu diot ondoren Aritxelharren jatorria. Xalbattin bertsolariaren izena Xalbador eta Mattinena batuta bururatu zait. Eta hitz jokoak ere egin ditut Maixan Lumaederren izena bezalakoak.

Ba al duzu lana hemendik gutxira taularatzeko asmorik?
Seguru aski, uda igaro ondoren, Xirrixti-Mirrixti antzerki taldean hasiko gara hau antolatzen, eta heldu den urterako estreinatu nahiko genuke

BINGEN MENDIZABAL

Beņat Doxandabaratz

Zineman puntako soinu banda egilea dugu Bingen Mendizabal (Gasteiz, 1962). Lehengusuen artean Gasteizko kontserbatorioan solfeoarekin jarraitu zuen bakarra. Gero, Hertzainak taldearekin biolina jotzen zuela, Juanma Bajo Ulloa ezagutu eta "El reino de Victor" film laburrerako musika egin zion. Harrez geroz, horretan espezializatu eta, jadanik, 20 soinu bandatik gora sortuak ditu, hala nola, Bajo Ulloaren film guztiena edo Montxo Armendarizen "Bihotz ondoko sekretuak", Enrique Urbizuren "Cuernos de mujer", Mariano Barrosoren "Los lobos de Washington", Francisco Lombardiren "Pantaleon y las visitadoras" eta Fernandez Armero "El arte de morir"ena. Nahiz eta zuhur samarra ageri zaigun, esku artean dituen egitasmoek denen ahotan jarriko dute aurki. Bitartean, bere estudioan nota limurkor eta hunkigarriak ezkontzen segituko du eta, atsedenaldian, lagun koadrila kantoiko tabernan izango du esperoan.
guztia irakurri

JOKIN MUŅOZ

Eriz Zapirain

Kalean da Jokin Muņozen hirugarren liburua, Alberdaniaren Zerberri sailean argitaratutako "Atlantidara biajia. Memory boom". Etxauritik bere jaioterri Castejonera lau egunetan egindako "biajia" kontatzeko du, hainbat gogoetez lagunduta.
guztia irakurri

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan