Astekaria

 Erreportajea 

LANDAREAK

BOTIKA BOTILAN

Udaberrian, ez txotx garaian, bihurtzen da sagardoa sagardo. Orain da sagardoa upeletik botilara pasatzeko unea. Sagardo hau hainbat gaixotasuni aurre egiteko ona da gainera.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1761. alea
2000-05-14
alde 0    kontra 0

Sagardoaren txotx garaia bukatu dela eta benetako sagardoa, sagardo ona, edan nahi duenaren sasoia orain hasten da. Txotx garaiak jendea babotu eta batzuk aberastu egin ditu azken urte hauetan. Joera hau sagardo, sagar, sagarrondo eta baserritarrarentzako zeharo aldrebesa izan da. Gaur egun sagardogintza-teknika industrialak erabiltzen dira tolare-sagardotegietan eta, baserrietan ez bezala, sagardoa ia urte osoan botilaratzen dute. Hala ere, sagarraren zukuak bere mikatz-punttu paregabea aurkitze aldera, udaberri hasiera hau izan da bukoi eta upel handietatik botilara pasatzeko sasoia. Orain izango da sagardoa sagardo. Lehen dastatu eta orain asetu.

Asetu eta osatu. 1902ko abuztuan Frantziako Zientzia Akademiak Europan zabaldutako tifus izurriteari aurre egiteko, Bodin doktorearen lanen ondorioak ontzat eman eta sagardoa edatea gomendatzen zuen. Royo Villanova doktoreak ere aurreko hilean "La Voz de Guipuzcoa" egunkarian gomendio bera argitaratu zuen. Ordurako, 1883an, Caengo Ospitaleko Dumont doktoreak gizentasuna, harriak, hezueria edo artritisa zutenei sagardoa edatea agintzen zien, ardoa eta garagardoa galeraziz. Ea bada, sagardo botila ireki eta osasunarekin hustu,

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1760
 
azala1759

1761 zenbakia.
2000ko maiatzaren 14a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza