Festaren ordua
Aurten Herri Urrats hamazazpigarren aldiz ospatuko da Senpere herriko aintziran heldu den igandean. Baina festa hau ez da Seaskak aurten izango duen ospakizun bakarra, Iparraldeko ikastolen elkarteak hogeita hamar urte betetzen baititu ikasturte honetan, eta horren kariaz, ekitaldi ugari antolatu du. Herri Urrats festa aitzakiatzat hartuta, Bigarren Mailako hiru kolegioak bisitatu ditugu. Halaber, Seaska Hezkunde Nazionalarekin egiten ari den negoziazioaz jardungo dugu, eta horretarako, Itxaro Bordarekin solastatu gara. Duela 17 urte egin zen lehen Herri Urrats eta lehen festa haren antolatzaile Pierre Ithourria elkarrizketatu dugu.
Urtero maiatzeko bigarren igandean Herri Urrats festa ospatzen da Senpere herrian. Seaskak antolatzen duen egun honetan, federazioko ikastolak bultzatzea da helburu nagusia. Eta baita lortu ere, urtez urte jende andana biltzen baita sostengua adieraztera. Iaz 50.000 pertsona bildu ziren, eta beste hainbeste espero dituzte igande honetan ere. Joan den urtean lortutako irabaziak, 1.900.000 libera (47.500.000 pezeta), kolegioen eraikuntza lanak eta Seaska federazioko eta Herri Urrats Taldeko funtzionamendu gastuak ordaintzeko erabili dituzte. 1984tik hona, Herri Urratsen bildutako diruarekin, hainbat ikastolak egoitzak eraiki, konpondu eta handitu ditu. Egun, Seaskaren barne 19 ikastola, 3 kolegio eta lizeo bat daude, maila guztietako 1.823 ikasle eta 125 irakasle denera. Hala eta guztiz ere, Seaskak arazo anitz pairatzen du. Publikotasuna lortu eta euskara ofizial bilakatu bitartean, gogor egin beharko du, orain arte egin bezala. Jarrera horren isla da aurtengo leloa: "Gaurdanik geroa".
LOGOA
OIHU BAT BEROA
HAURRAK PROTAGONISTA
Bost gune izango dira Senpereko aintziraren inguruan eta egitarau zabala aurkituko dute bertara hurbilduko direnek. Horretarako, 1.000 bolondres izango dira lanean egun horretan. Seaska 30. urteurrena ospatzen ari denez, 2000. urteko festa honetan haurrei zuzenduriko ekitaldi franko izango da: erraldoiak, antzerkia, jolasak, zirkoa, eskulanak, pottokaz ibilaldiak... Halarik ere, adin guztietako lagunek izango dute Lapurdiko herrian gozatzeko aukera, egun osoan herri kirolak, dantza emanaldiak, bertso saioak eta kontzertuak, esaterako, izango baitira.
GARRAIOA
SALGAI
FESTA GEHIAGO
![]() |
|
||||
1761 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa