Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2000-05-14 -- 1761.zenb

Tantoa

Tantoa

Txomin Peillenetaz egin ditekeen argazki bizienetarik liteke erakasle ospetsuarena. Asko ikasia goi jakintzetan, dela biologian, literaturan, linguistikan, edergintzan, erlisione handien historian... zein atsegin zaion dakien hori oro bere inguruan erakastea! Hertsi eta xut-xuta, gehienetan xutik ikusiko duzu, beso-eskua maiz ortzitik lurrera, aizkoraren gisara erabiltzen duela arrazoina ongi finkatzeko. Hemen ditu beharbada lanak Txominek, sintesia egiteko orduan (alta ongi daki dena biltzen) berdin analitikora joanen zaizula, gutienik ustean. Soka luze doa orduan zuretzat eta hor zaude puskak oro ezin bilduz, bere sintesia eder haren aiduru! Txominentzat aipatu dauzun errealitatea ez da hain segur batere xinplea.
Bigarren argazki bat izan liteke naturarekin eta gizaki ororekin ezkontza betean jarria eta hanbat kolore harrigarrietan hartua agertzen ahal dauzuna. Inguruan duen oro hunkiz izendatu nahi dautzu euskal izen zaharrenez eta horien berri eman nolazpait: ur xirripak, apoka, beleak, hedoiak, ardiak, astoak, zezenak eta zer oraino? Txomin zinezko naturalista ekologoa.
Azken argazkian Txomin hegalka ere ikus diteke. Hala nola Baionatik Santa Grazirat bezala. Ekialde ala Mendebala, dena zaio haizu. Ibilaldi horietarik etxeratzean, burtxororik gabe, bilatuko du Euskal Herriaren alde bereziena, gordeena, nabardura eta aniztasuna gehien agertzen duten zilar harrien dirdira bezala. Asko ikasi eta ikusi ote duelako?
Euskal fede hutsa du Txominek, eta ez du erlisiozko girgilleria izan ditezkenekin nahasiko, izaeraren ainiztasunarekin baizik. Gogoa ainitza du eta fanatismo guzieri pu egiten die. Orai hemeretzigarren liburua idazten ari da Marie Thérèse bere andre artista finaren begipean.
Hitz batez, Euskal Herrian gorputz egin intelektual ausart eta engaiatu bakarretarik da Txomin Peillen

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan