2000-05-14 -- 1761.zenb
Inguruko mendirik garrantzitsuenak hauexek dira: lakuaren iparraldean eta haranaren sarrera menperatuz, Midi d'Arrens (2.267 m.); sokate bera jarraituz hegoalderantz, puntu gorenarekin topo eginen dugu, Soum de Bassia de Hoo alegia, bere 2.571 metroekin. Aipatu behar da inguruko gandorren aldean altura askozaz txikiagoak izanik, bi gailur hauek ohizko ibilbideetatik kanpo geratzen direla eta piriniozaleen artean ez direla sobera ezagunak. Cauteretseko haranarekin muga egiten duen sokatean, hots, ekialdean, Gabaliros (2.334 m.) ezaguna topatuko dugu. Hegoalderantz, Monné edo Moun Né (2.724 m.) eta bi sokate hauen artean, bi haranak menperatuz, Barbat Handia (2.813 m.), aste honetako ibilaldian inguratuko duguna.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa